Iberiar goi-lautada.

Iberiar goi-lautada (gaztelaniaz, Meseta Ibérica edo Meseta Central) Iberiar penintsularen erdialdean dagoen goi-ordokia da. Espainiako erdialdean dago. Azalerari begiratzen badiogu, 210.000 km² ditu; hau da, Espainiaren azaleraren erdia baino zerbait gehiago.

Mendebalderantz makurtuta dago, eta horregatik goi-lautada hau zeharkatzen duten |ibai guztiak Atlantikoan itsasoratzen dira; horietako garrantzitsuenak Duero, Tajo eta Guadiana ibaiak dira, Espainiako luzeenetakoak.

Geografia eta klima aldatu

Erdialdeko Sistema edo Erdialdeko Mendigunea (Sistema Central, gaztelaniaz) deitzen den mendikate batek zeharkatzen eta bitan zatitzen du:

Ipar zatia: Erdialdeko Sistematik iparraldera geratzen dena. Duero ibaiaren arroa eta Gaztela eta Leon autonomia erkidegoaren zati handi bat hartzen du. Klima mediterraneoa du, baina klima kontinentalaren ezaugarri batzuekin; negu luze eta hotzak eta uda labur eta beroak. Landaretza gutxiko paisaiak dira nagusi.

Hego zatia: Erdialdeko Sistematik hegoaldera geratzen dena. Sierra Morenaraino iristen da hegoaldetik, eta Iberiar Sistemaraino ekialdetik. Toledoko mendiak daude hego zati honetan. Madril, Gaztela-Mantxa eta Extremadura autonomia erkidegoak eta Gaztela eta Leon erkidegoaren zati txiki bat hartzen ditu. Goi-lautadaren zati honek ere klima mediterraneoa du, baina klima kontinentalaren ezaugarri askorekin. Ipar zatia baino lehorragoa da, negu hotz eta uda oso beroekin.

Irudiak aldatu