Pirinioen erliebea erakusten duen mapa.

Pirinioak Europan dagoen mendilerro bat da, Iberiar penintsula Europako kontinenteko gainerako lurretatik banatzen duena.

Guztira 430 km inguru ditu, mendebaldetik ekialdera Bizkaiko golkotik edo Ozeano Atlantikotik hasita Mediterraneo itsasoraino. Erdialdean, 150 kilometroko zabalera du. Euskal Herria mendilerro honen mendebaldean kokatuta dago.

Aneto mendia

Pirinioetako mendi asko daude 3.000 metrotik gorakoak; garaiena Aneto da (3.404 m), eta, euskal lurraldearen barruko mendien artetik Auñamendi da garaiena (2.507 m).

Auñamendi

Klima aldatu

Mendi-gailurretako asko elurrez estalita egoten dira urte osoan, bereziki mendilerroaren erdialdean. Bestalde, aspaldiko glaziazioen eraginez, glaziarrek zulatu dituzte inguru hauetako haran asko. Glaziarretatik urtutako urak hainbat laku ere sortu ditu. Mendebaldeko zatian, baso zabalak daude mendi-magaletan; ekialdeko zatia, berriz, lehorragoa da Mediterraneo itsasoaren hurbiltasunagatik, eta baso gutxiago daude.

Mendialdeko klima izanik, biztanle gutxi daude lekurik garaienetan; hala ere, badago herrialde oso bat, Andorra, mendikateko ekialdean. Artzaintzak eta abeltzaintzak leku handia izan dute beti lur hauetan, eta, garai modernoagoetan, mendizaletasunak eta neguko kirolei lotutako turismoak ere garrantzi handia dute.

Pirinioetako glaziarrak aldatu

 


eta