Iberiar penintsula Europaren hego-mendebaldean dagoen penintsula da. Espainia, Portugal, Andorra, Gibraltar eta Frantzia hegoaldeko zati txiki bat daude bertan.
Azalerari begiratuta, 583.254 km² ditu; Mediterraneo itsasoa eta Ozeano Atlantikoa ditu muga, eta iparraldetik Europako kontinentera dago lotuta.
Penintsulako punturik garaiena Mulhacén mendia da, bere 3.478 metroko altuerarekin. Ibairik luzeena Tajo ibaia da, 1.006 km-ko luzerarekin (haietatik 731 Espainian eta 275 Portugalen).
Argazki galeria
aldatu-
Mulhacen mendia
-
Tajo ibaia Lisboan
-
Ebro ibaiaren delta
-
Madril, penintsulako hiri handiena
-
Duero ibaia, Porton