Mont Blancen ikuspegia

Mont Blanc mendi bat da. Alpeetan dago Frantzia eta Italia arteko mugan.

Altuera aldatu

4.808 metrotako garaiera du. Europa mendebaldeko mendi altuena da. Izen frantsesa da ezagunena, italieraz Monte Bianco da. Euskaraz "mendi zuria" esan nahi du, gailurra beti elurtuta izaten duelako. Glaziar asko ditu, ehun inguru. Glaziarrak izotzezko ibaiak dira.

Lehenengo igoera aldatu

 
Lehenengo igotzaileen eskultura

1714tik aurrera hainbat espedizio egin ziren baina ez zuten lortu mendia igotzea. Ezinezkoa izango zela pentsatzen zen. Oso mendi aldapatsua da eta hotz handia egiten du beti. Elurra izoztuta egoten da eta oso zaila da gailurrera igotzea. 1786. urtean igo zen lehen aldiz eta balentria hori oso ezaguna egin zen Europa guztian.

Tunela aldatu

Mont Blanc azpitik zeharkatzen du tunel batek. 11 kilometrotako luzera du eta Frantzia eta Italia elkartzen ditu. 1965. urtean ireki zen.

Turismoa aldatu

Azken urteetan leku turistikoa bihurtu da. Mendizale asko joaten dira paisaia ederraz gozatzera. Eskiatzeko pista asko ere badaude.

 
Mont Blancen ikuspegia Aiguille du Midi menditik