Ladislao Zabala Soltxaga (Donostia, 1953ko abenduaren 3a - Madril, 2015eko uztailaren 30a), eskuin muturreko militantea eta poliziaren kolaboratzailea, Gipuzkoako heriotzaren triangeluan zazpi pertsona hiltzen lagundu zuen eta beste bi elbarrituak uzten. Halaber, eskuin muturreko taldeen izenak erabiliz (Triple A, Batallón Vasco-Español), beste eraso biolento ugari burutu zituen.

Ladislao Zabala
Bizitza
JaiotzaDonostia, 1953
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaMadril, 2015 (61/62 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakterrorista
KidetzaBatallón Vasco Español

Biografia aldatu

Ladislao Zabala, 1953an jaio zen, Donostiako familia karlista eta Frankozale batean (haren aita, Jose Maria Zabala, Aldundiaren lehendakariordea izan zen). Deustuko Unibertsitatean ekonomikak ikasi zuen.[1] Ignacio Iturbide terrorista ezagutu zuen. Zabalak Iturbideari beste gazte faxistak ezagutzeko aukera eman zion eta haiekin talde bat osatu zuten: Jesús Jiménez Cortázar, Benito Santos, José Luis Jiménez Clavería eta Rogelio González Medrano. Guztiek armak zituzten eta eskuin muturreko munduan ospe handia zuten.

Heriotzaren triangeluan Iturbiderekin batera burutu zituen erasoak 1979an hasi ziren. 1979-1981 bitartean Andoain, Hernani eta Astigarraga artean (Gipuzkoa). Biktima gehienek ez zuten politikoki ardura handirik eta, batzutan, ez ziren ezta ezker abertzalekoak. Eraso haietan, gutxienez zazpi herritar hil eta beste batzuk zauritu zituzten. Erasoen ardura Batallón Vasco Español eta Triple A erakundeek hartu zuten beren gain; espainiar estatuak Euskal Herriko gatazkaren esparruan eginiko kontrainsurjentzia operazioei loturik zeuden. Erasoak SEAT 127 berde batekin egiten zuten eta laster erasotzaileen profila ezaguna egin zen zeren eta ez baitzuten ezta aurpegia ezkutatzen ere. Dena dela, haien inpunitatea erabatekoa izan zen, askoren ustez, Jesús Martínez Torres Gipuzkoako komisari orokorraren laguntzari esker.[2]

1981eko martxoaren 4an, Ladislao Zabala eta Ignacio Iturbide atxilotuak izan ziren. Azkenean, Torresek berak erabakia hartu behar izan zuen. Poliziak Heriotzaren triangeluan burututako eraso guztiak egotzi zizkieten. Hala ere, asteak ziren haien izenak arduradunak gisa zabalduak zeudela. Haien aurkako epaiketa 1985eko ekainaren 7an hasi zen, Madrilgo Audientzia Nazionalean. Epailak zazpi hilketa leporatu zizkion Zabalari eta Iturbideri, eta 231 espexte-urteak ezarri zizkien. Dena dela, hamaika urte geroago kalean zeuden. 1992an hirugarren gradua ezarri zioten eta horri esker espetxetik ateratzen ari zen. Espetxean Doris izeneko emakumea ezagutu zuen eta ezkondu ziren. 1994ko martxoaren 21ean baldintzapeko askatasunean libre gelditu zen eta 1999ko martxoaren 6an behin-betiko askatasuna. Madrilera joan zen bizitzera eta abokatu talde batean integratu zen, karlismoaren ideiak utziz Falangearenak hartuz. 2015earen uztailean hil zen Madrilen.

Eraildako guztiak aldatu

1985an egin zitzaion epaiketan epailak hildako hauek egotzi zizkion. Ladislao Zabala, epailaren erabakiz, hilketetan bere laguntzailea izan zen:[3]

  • Jose Ramon Ansa, 1979ko maiatzaren 6an, Andoainen eraila.
  • Tomas Alba, Donostiako HBko zinegotzia. 1979ko irailaren 28an Astigarragan eraila.
  • Miguel Mari Arbelaitz, 1980ko azaroaren 7an, Hernanin eraila.
  • Miguel Mari Elizondo, 1980ko azaroaren 7an, Arbelaitzekin batera Hernanin eraila.
  • Joaquín Altimasberes, 1980ko azaroaren 14an, Urnietan eraila.
  • Felipe Sagarna «Zapa» , 1980ko apirilaren 19an, Hernanin eraila.
  • Javier Ansa, 1981eko martxoaren 3an.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu