Ignacio Iturbide

Ignacio Maria Iturbide Alkain "Piti", baita ere "El Chico" (Hernani, 1949-Bilbo, 2013), eskuin muturreko militantea, poliziaren kolaboratzailea eta delinkuente ospetsua, Gipuzkoako heriotzaren triangeluan zazpi pertsona hil zituen eta beste bi elbarrituak utzi zituen. Beste saikera batzuk ere egin zituen, Hernaniko alkatearen aurkako erasoa tartean. Halaber, eskuin muturreko taldeen izenak erabiliz (Triple A, Batallón Vasco-Español), beste eraso biolento ugari burutu zituen.

Ignacio Iturbide
Bizitza
Jaiotza Hernani, 1949
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Bilbo, 2013 (63/64 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerak terrorista
Kidetza Batallón Vasco Español

Lehen urteakAldatu

Ignacio Iturbide Alkain, 1949an jaio zen, Hernaniko familia batean. Eskuin muturreko eta poliziarekin harreman estuak izan zituen Jesus Arrondo "Cocoliso" salatariari ezagutu ondoren. Cocolisok 1974an ezkerreko bi militanteen heriotzarekin lotuta egon zen: Roque Méndez eta Jose Luis Mondragón. Cocolisoren eskutik Iturbide polizien giroan sartu zen. Hasieran Hernaniko Orbegozo lantegian zinpeko zaintzaile gisa lan egin zuen. Geroago, 1976an, Amorebieta udaltzain gisa aritu omen zen zeren eta ordurako bere aktibitateak beste motatakoak baitziren. Urte horietan lehenengo erasoak egotzi egin zitzaizkion: 1975an Eduardo Moreno Bergaretxeren gurasoek Irunen zuten etxea metrailatu zuen eta Zarautzen Juan Paredes Manot, “Txiki”ren ama eta arreba jipoitu zituen. 1978an lehen kondena ezagutu zuen Donostiako Euskadiko Partidu Komunistaren eta Askatuak saski-baloiko taldearen egoitzak erretzeagatik. Bost hilabetetan, ezagutzen zuen jendeari esker, kalean zegoen.

Espetxetik atera ondoren Ladislao Zabala Soltxaga ezagutu zuen. Hau bera baino bost urte gazteago zen eta haren familia frankismoarekin lotura handia izana zuen (haren aita, Jose Maria Zabala, Aldundiaren lehendakariordea izan zen). Zabalari esker Iturbide beste gazte faxistak ezagutu zituen eta haiekin talde bat osatu zuen: Jesús Jiménez Cortázar, Benito Santos, José Luis Jiménez Clavería eta Rogelio González Medrano. Guztiek armak zituzten eta eskuin muturreko munduan ospe handia zuten.

Heriotzaren triangeluaAldatu

1979an hilketak hasi ziren. 1979-1981 bitartean Andoain, Hernani eta Astigarraga artean (Gipuzkoa) Ignacio Iturbide Piti eta Ladislao Zabala ultraeskuindarrek atentatu sorta bat egin zuten. Biktima gehienek ez zuten politikoki ardura handirik eta, batzutan, ez ziren ezta ezker abertzalekoak. Eraso haietan, gutxienez zazpi herritar hil eta beste batzuk zauritu zituzten. Erasoen ardura Batallón Vasco Español eta Triple A erakundeek hartu zuten beren gain; espainiar estatuak Euskal Herriko gatazkaren esparruan eginiko kontrainsurjentzia operazioei loturik zeuden. Erasoak SEAT 127 berde batekin egiten zuten eta laster erasotzaileen profila ezaguna egin zen zeren eta ez baitzuten ezta aurpegia ezkutatzen ere. Dena dela, haien inpunitatea erabatekoa izan zen, askoren ustez, Jesús Martínez Torres Gipuzkoako komisari orokorraren laguntzari esker.[1]

Atxiloketa eta epaiketaAldatu

1981eko martxoaren 4an, Ladislado Zabala eta Ignacio Iturbide atxilotuak izan ziren. Azkenean, Torresek berak erabakia hartu behar izan zuen. Poliziak Heriotzaren triangeluan burututako eraso guztiak egotzi zizkieten. Hala ere, asteak ziren haien izenak arduradunak gisa zabalduak zeudela. Haien aurkako epaiketa 1985eko ekainaren 7an hasi zen, Madrilgo Audientzia Nazionalean. Iturbideren abokatua Antonio Muñoz Perea izan zen, Jaime Miláns del Bosch kolpezalearen beraren abokatua, alegia. Epaila Batallón Vasco Españolen bost kideen aurka izan zen. Iturbide ez zuen hitz egin baina bai esan zuen biktimak "separatistak" zirelako aukeratzen zituztela. Epailak zazpi hilketa leporatu zizkion Iturbideri eta 231 espexte-urteak ezarri zizkion. Dena dela, hamar urte geroago kalean zegoen; espetxe urte horiek Zamorako espetxean eman zituen.[2] [3]1998an berriro atxilotua izan zen, Valentzian, armak legez kanpo edukitzeagatik. Lliriako epaitegian deklaratu zuen eta beste kideekin batera libre gelditu zen. 2001an bere izena berriro agertu zen Nafarroan mugitzen zen atrakatzaile talde batekin lotuta. Ordurako Bilbon bizi zen.

HeriotzaAldatu

2013ko ekainean Bilboko mendi batean hilda agertu zen. Gorpua eserita zegoen zuhaitz baten kontra.[4]

Eraildako guztiakAldatu

1985an egin zitzaion epaiketan epailak hildako hauek egotzi zizkion. Ladislao Zabala, epailaren erabakiz, hilketetan bere laguntzailea izan zen:[5]

  • Jose Ramon Ansa, 1979ko maiatzaren 6an, Andoainen eraila.
  • Tomas Alba, Donostiako HBko zinegotzia. 1979ko irailaren 28an Astigarragan eraila.
  • Miguel Mari Arbelaitz, 1980ko azaroaren 7an, Hernanin eraila.
  • Miguel Mari Elizondo, 1980ko azaroaren 7an, Arbelaitzekin batera Hernanin eraila.
  • Joaquín Altimasberes, 1980ko azaroaren 14an, Urnietan eraila.
  • Felipe Sagarna «Zapa» , 1980ko apirilaren 19an, Hernanin eraila.
  • Javier Ansa, 1981eko martxoaren 3an.

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu