Terpeno
Terpenoak isoprenoen (2-metilbuta-1,3-dieno) polimeroak dira[1]. Lipido ez saponifikagarrien taldean sartzen dira. Landareen olio usaintsuetan agertzen dira gehienbat, baina izaki bizidun guztietan aurkitu dira.
Etimologia
aldatu1850 hamarkadan aurkitu ziren lehenengo terpenoak trementinatan eta trementinari alemanieraz terpentin esaten zaio.
Egitura kimikoa
aldatuIsoprenoen polimerizazioz osatzen dira eta hauen kopuruaren arabera sailkatzen dira. Hala ere azido mebalonikoa moldatuz osatzen direla ikusi da, isopreno isolaturik ez baita naturan aurkitu.
Terpenoek aldaketa kimikoren bat jasaten dutenean terpenoideak sortzen dira, normalean oxidazioz. A bitamina eda adibide bat.
Sailkapena
aldatuTrementinan aurkituriko terpenoak bi isopreno ditu. Terpeno hori hartu zen hasiera batean oinarrizko unitatetzat eta sailkapena honen multiploen arabera egiten da.
- Hemiterpenoa (terpeno erdi, 5 C): Isoprenoa bera da.
- Monoterpenoa (terpeno bakarra, 10 C): Landareetako olio usaintsuetan agertzen dira, pinenoa (pinuan), mirzenoa (lupuluan), limonenoa (zitrikoetan), linaloola (astaizpilikuan)...
- Seskiterpenoa (terpeno eta erdi, 15 C): Landareetako olio usaintsuetan agertzen dira, ez dira monoterpenoak bezain ugari eta ezagunak.
- Diterpenoak (bi terpeno, 20 C): Funtzio ezberdinetako molekulak daude multzo honetan. Ezagunenak fitola, klorofilaren alde hidrofoboa osatzen du, eta giberelina fitohormona.
- Seskiterpenoideak (bi terpeno eta erdi, 25 C).
- Triterpenoak (hiru terpeno, 30 C): Terpeno hauek eraztunak osatzen dituzte eta ziklopentanoperhidrofenantrenoa eratzen dute. Horretan oinarritzen dira esteroideak; ezagunenak kolesterola, D bitamina eta hormona ugari dira. Gehienetan terpenoetatik bereizitako multzo gisa ikertzen dira.
- Tetraterpenoak (lau terpeno, 40 C): Karotenoideak dira, landareen pigmentu gisa fotosintesian hartzen dute parte.
- Politerpenoak (lau terpenotik gorakoak): Ezagunenak kinonak dira, plastokinona eta ubikinona, arnas katean parte hartzen dute elektroiak garraiatuz.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Devlin, T. M. (2004). Bioquímica. Ed. Reverté, Barcelona ISBN 84-291-7208-4..
Kanpo estekak
aldatu