Farnesol
Farnesola landareetako olio usaintsuetan agertzen den seskiterpeno alkohol bat da.
Farnesol | |
---|---|
Formula kimikoa | C15H26O |
SMILES kanonikoa | 2D eredua |
InChl | 3D eredua |
Mota | konposatu kimiko, farnesane sesquiterpenoid (en) ![]() ![]() |
Identifikatzaileak | |
InChlKey | CRDAMVZIKSXKFV-UHFFFAOYSA-N |
CAS zenbakia | 4602-84-0 |
PubChem | 3327 |
Gmelin | 28600 |
ZVG | 494558 |
EC zenbakia | 225-004-1 |
ECHA | 100.022.731 |
CosIng | 33921 |
HistoriaAldatu
Farnesola lurrin industrian aspalditik erabilia izan da. Izena Akazia farnesiarra (Vachellia farnesiana) zuhaitzak ematen dio, haren loreetan aurkitzen den molekula izendatzen baitu[1]. Zuhaitzaren izena Italiako Farnese familiaren izenetik dator, hauek Erroman zuten Farnese lorategi botanikoetan hazi baitzuten Erdi Amerikatik ekarrita.
EgituraAldatu
15 karbonotako katea duen seskiterpenoa da eta muturrean hidroxilo talde bat du.
ErabilerakAldatu
Lurrinetan erabiltzen da nagusiki, usain atsegina izateaz gain bakterioen aurka egiten duelako. Horregatik desodoranteetan erabiltzen da[2]. Beste hainbat erabilera ere baditu, akaroen aurkako pestizida edota zigarretatako zaporea hobetzeko adibidez[3].
ErreferentziakAldatu
- ↑ (Ingelesez) «the definition of farnesol» www.dictionary.com (Noiz kontsultatua: 2018-12-27).
- ↑ (Ingelesez) Kromidas, L.; Perrier, E.; Flanagan, J.; Rivero, R.; Bonnet, I.. (2006). «Release of antimicrobial actives from microcapsules by the action of axillary bacteria» International Journal of Cosmetic Science 28 (2): 103–108. doi: . ISSN 1468-2494. (Noiz kontsultatua: 2018-12-27).
- ↑ Jelic, Sanja; MD. «This Long List of Cigarette Ingredients Boggles the Mind» Verywell Mind (Noiz kontsultatua: 2018-12-27).