Karoteno landareetan eta animalietan izaten den koloregai hori edo gorria da.

Azenarioari kolorea ematen diote karotenoideek.

Egitura kimikoaAldatu

Karotenoideen taldekoa izanik tetraterpeno bat da, hau da, 40 karbono atomo dituen hidrokarburo asegabea da (formula kimikoa: C40H56), eta ez du oxigenorik. Hiru isomeroren nahastura da, eta hamaika lotura etileniko eta bi eraztun hexaniko ditu.

Garrantzi biologikoaAldatu

A bitaminaren aitzindaria da: karotenoz hornituriko landareak (azenarioa, tomatea, eta abar) jaten dituzten animaliek A bitamina eratzen dute gibelean.

Karoteno motakAldatu

Karotenoak
 
α-Karotenoa
 
β-Karotenoa
 
γ-Karotenoa
 
δ-Karotenoa
 
ε-Karotenoa
 
ζ-Karotenoa
 
Likopenoa

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu