Plastokinona
Fotosintesiko elektroien garraio-katean hidrogeno-emaile eta -hartzaile gisa jokatzen duen konposatua; Q koentzimarekin erlazionatuta dago
Plastokinona (PQ) arnas katean edo elektroien garraio katean parte hartzen duen koentzima liposolugarria da. Egitura kimikoari dagokionez, kate isoprenoide luzea duen kinona bat da. Kinona hori oxidatu eta erreduzitu daiteke elektroiak galtzean edo irabazterakoan, hurrenez hurren.
Plastokinona | |
---|---|
Formula kimikoa | C53H80O2 |
SMILES kanonikoa | 2D eredua |
SMILES isomerikoa | CC1=C(C(=O)C(=CC1=O)C/C=C(\C)/CC/C=C(\C)/CC/C=C(\C)/CC/C=C(\C)/CC/C=C(\C)/CC/C=C(\C)/CC/C=C(\C)/CC/C=C(\C)/CCC=C(C)C)C |
MolView | 3D eredua |
Mota | alkylhydroquinone (en) |
Masa molekularra | 748,615832 Da |
Identifikatzaileak | |
InChlKey | FKUYMLZIRPABFK-IQSNHBBHSA-N |
CAS zenbakia | 4299-57-4 |
ChemSpider | 4938558 |
PubChem | 5375177 |
Gmelin | 28377 |
MeSH | D010971 |
KNApSAcK | C00002851 |
UNII | OAC30J69CN |
KEGG | C10385 |
Garrantzi biologikoa
aldatuFotosintesian hartzen du parte, fase argidunean hain zuzen ere. Kloroplastoen tilakoideetan kokatzen da bigarren fotosistemaren eta zitokromoaren artean. Elektroien garraioaren ezinbesteko katebegi bat da[1]. Oxidazio erredukzio prozesu horretan hidrogeno protoi bat sartzen du estromatik tilakoidearen lumenera. Honi esker ATPak sintetizatzen dira[2].
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) Katoh, Sakae; Satoh, Kazuhiko; Hirano, Masahiko. (1980-09-01). «Plastoquinone as a common link between photosynthesis and respiration in a blue-green alga» Photosynthesis Research 1 (3): 149–162. doi: . ISSN 1573-5079. (Noiz kontsultatua: 2019-01-02).
- ↑ ZUBAY. (1993). Biochemistry (3rd edition). Wm. C.Brown Publishers ISBN 0-697-14267-1..
Kanpo estekak
aldatu