Telegram (aplikazioa)

plataforma anitzeko doako mezularia
Telegram» orritik birbideratua)

Telegram Messenger edo Telegram aplikazioa software librez egindako aplikazioa da, telefonoen bidez mezuak elkarri bidaltzeko. Ziurtasun handiagoa[3] lortzeko, zifratze sistemak erabiltzen ditu. Mezuetan, testuez gain, beste fitxategi batzuk ere truka daitezke: argazkiak, bideoak, etab.

 Telegram
Jatorria
Sortzailea(k)Nikolai Durov eta Pavel Durov
Sorrera-urtea2013
Argitaratze-data2013
Jatorrizko herrialdeaErrusia
Banatze bideadeskarga digitala eta progressive web app (en) Itzuli
Azken bertsioa1.9.6
Honen izena daramatelegrama
Ezaugarriak
Hizkuntzaingelesa, gaztelania, alemana, nederlandera, italiera, brasildar portugesa, koreera, errusiera, frantsesa, ukrainera, katalana, bielorrusiera, poloniera, Malaysiera, turkiera, persiera, Uzbekera, arabiera, Indonesiera, hebreera eta hindia
EuskarriaAndroid (mul) Itzuli, IOS, x86-64 (en) Itzuli eta ARM arkitektura
Sarrera gailuaukimen-pantaila
Programazio-lengoaiaC++ eta Java (mul) Itzuli
Sistema eragileaTelegram Desktop Data File (gen) (en) Itzuli
Irakur dezakeIOS, Android (mul) Itzuli, Microsoft Windows, Chrome OS, MacOS X eta Linux
Idatz dezakeTelegram Desktop Data File (gen) (en) Itzuli
GUI tresnakQt
Egile-eskubideakcopyrightduna
LizentziaGPLv3, lizentzia jabedun eta GNU General Public License
Deskribapena
Honen parte daalt-tech (en) Itzuli
Kokapena
JabeaTelegram FZ-LLC
Ekoizpena
GaratzaileaTelegram FZ-LLC
Euskaraz
EuskarazBai[1][2]
Gertaera nabarmenakaccess restriction (en) Itzuli

https://telegram.org/
Twitter: telegram Telegram: telegram TikTok: telegram Edit the value on Wikidata
Iturri-kodeahttps://github.com/telegramdesktop/tdesktop, https://github.com/DrKLO/Telegram, https://github.com/TelegramMessenger/Telegram-iOS, https://github.com/evgeny-nadymov/telegram-wp eta https://github.com/overtake/TelegramSwift

Hainbat sistema eragiletan erabiltzeko sortu da, esaterako, Android, Mac OSX eta iOS sistema eragileetan dabil, baita tabletetan eta WIFIrik gabeko zenbait gailutan ere.[4]

Telegram 2013an sortu zuten Errusiako VK gizarte sarearen sortzaile Nikolai eta Pavel Durov anaiek[5], beste mezularitza zerbitzu batzuekin lehiatzeko, hala nola, WhatsApp, LINE, KakaoTalk, Signal eta WeChat.

Ezaugarriak

aldatu

Telefonoetan / ordenagailuetan

aldatu

Telefonoz erabiltzeko aukeraz gain, Telegram aplikazioak hasiera-hasieratik ordenagailuetan erabiltzeko aukera ere eskaini zuen. Horrenbestez, Telegram telefonoko aplikazioa izateaz gain, mahaigaineko aplikazioa ere bada.

Telefono zenbakirik gabe ere bai

aldatu

Aplikazioak erabiltzaile batekin harremanetan jartzea onartzen du, haren telefono zenbakia jakin gabe ere. Beste erabiltzaile baten erabiltzaile-izena jakitearekin nahikoa da. Erabiltzaile-izen horiek Twitter aplikazioan erabiltzen diren antzeko itxura izaten dute, @ ikurraren atzean zenbait letra; horrelako zerbait: @nire_erabiltzaile_izen

Kontua

aldatu

Telefono zenbaki bakoitzeko Telegram kontu bat eduki daiteke. Kontuak SMS edo telefono dei baten bitartez egiaztatzen dira. Erabiltzaileek kontu bera hainbat gailutan irekita eduki dezakete eta, beraz, mezuak gailu horietara guztietara helduko dira. Sartutako telefono zenbakia edozein momentutan alda daiteke eta, hau eginda, erabiltzailearen kontaktu guztiek telefono zenbaki berria gordeta edukiko dute. Gainera, erabiltzaileek erabiltzaile-izen bat jar dezakete eta beste erabiltzaileek izen horren bitartez aurki dezakete, haren telefono zenbakia ez jakin arren.

Nahi izanez gero, Telegram kontua edozein momentutan ezaba daiteke. Gainera, denbora-tarte jakin batean aplikazioa erabili ezean, kontua automatikoki ezabatu egingo da, baita hango mezu eta kontaktuak ere. Lehenetsitako denbora-tartea 6 hilabetekoa da, baina erabiltzaileak muga alda dezake (hilabete batetik, urte batera).

Hodeian oinarritutako mezuak

aldatu

Beste mezularitza zerbitzuek ez bezala, Telegramek mezu guztiak bere zerbitzarian gordetzen ditu. Era horretan, erabiltzailearen mezu guztiak edozein gailutatik atzi daitezke, elkarrizketaren mezu guztiak deskargatzeko beharrik gabe.

Argazkiak, bideoak, audioak edo edozein motatako fitxategiak bidal daitezke, 1.5 gigabyteko langa igaro barik. Erabiltzaileek mezuak kontaktu bakar bati bidal diezazkiokete edo taldeei (5000 partaide izan ditzakete).

Stickerrak

aldatu

Stickerrak kalitate altuko irudiak dira, hodeian gordetzen direnak, emojiak ordezkatzeko, edo horiek baino adierazgarriagoak izateko. Sticker bakoitza emoji batekin lotuta dago; beraz, emoji bat sakatuz gero, horrekin zerikusia duten stickerrak agertuko dira. Stickerrak taldeetan multzokatzen dira (normalean gai berekoak) eta sticker bat baino gehiago emoji berarekin lotuta egon daiteke. Telegramek sticker multzo batzuk ditu dagoeneko instalatuta, baina nahi duenak bere sticker multzo propioa sor dezake, eta horiek, beste erabiltzaile guztiekin partekatu.

Botak programa batek kontrolatzen dituzten kontuak dira: mezuak bidal edo erantzun ditzakete edo taldeetan egon. Telegramek API bat kaleratu zuen, nahi duenak bere bota sortzeko.

Lokalizazioa

aldatu

Software librearen filosofiatik dagoen gertutasunagatik, hasieratik egon zen aukera Telegram euskarara ekartzeko. 2016tik aurrera, Librezale.eus taldeko kide batzuek[2] bere gain hartu dute euskal lokalizazioaren mantentze lana, software libretzat ez jo arren.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu