Telegrafia
Telegrafia (grezierazko tēle (τῆλε), "urrun", eta graphein (γραφεῖν), "idatzi" hitzetatik ekarria) telegrafo bidezko igorpenaren teknika da, edo telegrafoari dagozkion ezagueren eta tekniken multzoa[1]. Bere mezuei telegrama deritze. Elektrizitateari esker telegrafia elektronikoa asko hedatu zen eta 1837rako Ingalaterran eta Estatu Batuetan lehenengo zerbitzu telegrafikoak martxan jarri ziren.
Telegrafiaren Historia
aldatuAlanbre elektrizatuen bidezko telegrafiako lehen esperimentuak (elektrizitate estatikoa) Charles Morrisonek egin zituen Ingalaterran. Lortu zituen emaitzak Scott Magazine aldizkarian argitaratu zituen 1753ko otsailaren 17an.
Elektrizitatearen berrikuntzen ondorioz, gizakiek urrutira komunikatu ahal izan zuten, lehenenik seinaleak trasmituz eta, ondoren, ahotsa kable bidez transmitituz. Telegrafoa 1837an asmatu zen eta komunikazioen iraultza izugarria ekarri zuen abiadura ezagun guztiak gainditu zituelako. Lehenengo telegrafoa Claude Chapperen telegrafo optikoa izan zen, XVIII. mendean sortu zena. Halabaina, XIX. mendearen erdialdean telegrafo elektrikoa telegrafo optikoa ordezkatzen hasi zen.
Telegrafiaren historian Samuel Morsek garrantzia handia izan zuen. Morsek kable-bakarrez osatutako telegrafo sistemaren asmakizunean lagundu zuen eta Morse Kodea asmatu zuen pertsona izan zen. Beraz, esaten da telegrafiaren historia Morseren asmakizunen ondoren hasten dela, 1844an.[2]
Telegrafia Motak
aldatuTelegrafia Akustikoa
aldatuMunduko hainbat herrialdetan mezuak herriz herri transmititzeko sistema bat garatu zen danborrak erabiliz, bereziki Afrikan. Garai horretan, telegrafia akustikoaren mezu-transmisioaren abiadura Europako edozein sistema baino azkarragoa zen. Afrikako danborraren sistema ez zen alfabetikoa eta danborrak hizkuntzaren doinuei jarraitzen zien. Horrek mezuak oso anbiguoa egiten zuen eta testuingurua oso garrantzitsua zen mezuak ulertzeko.[3]
Telegrafia akustikoaren beste adibide bat da mezara joateko elizaren kanpaiek sortzen duten soinua.[2]
Telegrafia Optikoa
aldatuTelegrafia optikoak Erromatarren garaian du jatorria eta mezuak komunikatzeko zuziak erabiltzen zituzten. Frantziako iraultzaren garaian, Chappek sistema telegrafiko bat sortu zuen. Hori masta batez eta jarrera ezberdinak har zitzaketen listelez hornitutako dorrea zen eta posizio bakoitza kode bat zen (letra bat, zenbaki bat edo esaldi bat). Herrien artean hainbat dorre eraiki ziren eta mezuak dorrez dorre transmitizten ziren helmugara iritsi arte. Dorreen arteko urruntasuna areagotzeko (eta, beraz, gutxiago egiteko), erraz ikusteko moduko lekuetan ezartzen ziren. Halabaina, baldintza atmosferiko txarrak egitean (lainoa, euria, etab.) telegrafia optikoak huts egin zezakeen.[2]
Telegrafia Elektrikoa
aldatuTelegrafo elektrikoa elektrizitatearen lehen aplikazio industrialetako bat izan da.
Telegrago elektikoaren eta lotutako fenomeno elektromagnetikoen aurkikuntzarekin, urrutiko komunikazio sistemak bultzada handia jaso zuen. Esan daiteke telegrafo elektrikoa iragarkiak trenbideak baino azkarrago transmititzeko sortu zela, eta horretan izan zuen lehen aplikazioa.[2]
Lehenengo telegrafo elektriko komertziala Cooke and Wheatstonena izan zen, 1837ko ekainaren 10ean ingelesezko patenteari jarraituz eta Londres eta Birmingham trenbideetan erakutsi zuten, urte bereko uztailean.
Hasierako sistema elektriko gehienek hari anitzak behar zituzten baina Estatu Batuetan Morse eta Vailek garatutako sistema kable bakarreko sistema zen. Sistema honek erabili zuen lehen aldiz Morse kodea. 1844an, Morse sistemak Baltimore eta Washington lotu zituen, eta 1861ean kontinentearen mendebaldeko kostaldea ekialdeko kostarekin lotu zen.[4]
Telegrafo elektrikoa berehala bihurtu zen komunikazioren elementu garrantzitsuenetariko bat. Morse sistema 1851n Europako telegrama kontinentalen estandar bezala onartu zen ofizialki eta kode berrikusi batekin, Nazioarteko Morse Kodearen[5] oinarri bihurtu zena. Hala ere, 1930eko hamarkadaren amaieran, Britainia Handiak eta Britainiar Inperioak Cooke eta Wheatstone sistema erabiltzen jarraitu zuten[6]. Era berean, Estatu Batuek American Morse kodea erabiltzen jarraitu zuten. Beraz, nazioarteko mezuak bidaltzen zirenean bi kodeen arteko itzulpena egiten zuten operadoreak egoten ziren.[5]
Teleprinter
aldatuTeleprinterra telegrafo makina bat da, teklatu batetik mezuak bidaltzeko eta mezu irakurgarriak inprimatzeko gai dena. Gainera, ez zen beharrezkoa operadoreak trebatasuna edukitzea linean erabiltzen zen telegrafo kodean. Inprentako hainbat telegramatik garatu zen eta transmisio-abiadura hobekuntzen ondorioz, The Morse telegraph sortu zen, paperezko zintan koska markatzen zuen sistema bezala. Marka urdinak egiten zituen telegrafo kimiko batek grabazioaren abiadura hobetu zuen,[7] baina benetako lehen inprimatze-telegrafoak (testu lauz inprimatuak) gurpil-mota birakari bat erabiltzen zuen bolante-inprimagailu bat bezala (1846). Inprimatze-telegrafo hau, Hughesek hobetu zuen eta sistema Western Unionek[8] (Estatu Batuetako telegrafoen enpresa) onartu zuen 1855ean .
Telegrafiaren Desagerpena
aldatuXX. eta XXI. mendean telegrafia-zerbitzuak desagertuz joan ziren, posta elektronikoa eta telefonoa gero eta gehiago erabiltzen hasi zirelako. Telefonoaren asmakizunak, Alexandre Graham Bellek patentatua, telegrafia ordeztu zuen.
Western Union, Estatu Batuetan nagusi izan zen telegrafo konpainia, 1988an berrantolatu zen Western Union Corporation bezala eta diru transferentziak kudeatzen zituen enpresa bihurtu zen. 2006an enpresa horrek bere zerbitzu telegrafikoak itxi zituen. 2013ko uztailean, Bharat Sanchar Nigam Ltd telekomunikazio-enpresak Indiako (BSNL) telegrafia zerbitzuak itxiko zituela iragarri zuen; eta Suediak, Erresuma Batuak, Kanada, Mexikok, Herbehereek, Eslovakiak eta Bareinek soilik eusten diote zerbitzuari. Herrialde hispanohiztunen artean, Kolonbia da oraindik telegrafia mantentzen den kasua, sektore judizialak bereziki erabiltzen duena, zitazioak eta jakinarazpenak bidali eta jaso direla jakiteko.[9]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ a b c d (Gaztelaniaz) «Telegrafía - EcuRed» www.ecured.cu (Noiz kontsultatua: 2020-12-06).
- ↑ Gleick, James.. (2011). The information : a history, a theory, a flood. Fourth Estate ISBN 978-0-00-722573-6. PMC 706375889. (Noiz kontsultatua: 2020-12-06).
- ↑ Johnson, Gareth J.. (2016-10-17). «Dictionary of media and communication studies (9th edition)RR 2016/248 Dictionary of Media and Communication Studies (9th edition) James Watson and Anne Hill Bloomsbury Academic London 2015 xxv + 373 pp. ISBN 978 1 62892 148 9 (print); ISBN 978 1 62892 149 6 (ePDF); ISBN 978 1 62892 150 2 (ePub) £22.99 $34.95 (print); £22.99 $30.99 (e-formats)» Reference Reviews 30 (8): 10–10. doi: . ISSN 0950-4125. (Noiz kontsultatua: 2020-12-06).
- ↑ a b Coe, Lewis, 1911-. (2003). The telegraph : a history of Morse's invention and its predecessors in the United States. McFarland ISBN 0-7864-1808-7. PMC 55656092. (Noiz kontsultatua: 2020-12-06).
- ↑ Huurdeman, Anton A.. (2003-07-17). The Worldwide History of Telecommunications. John Wiley & Sons, Inc. ISBN 978-0-471-72224-3. (Noiz kontsultatua: 2020-12-06).
- ↑ «New York Times New York City Poll, January 2003» ICPSR Data Holdings 2003-05-16 (Noiz kontsultatua: 2020-12-06).
- ↑ Hamilton, Sir Edward (Sydney), (14 April 1925–21 Dec. 2008). Oxford University Press 2007-12-01 (Noiz kontsultatua: 2020-12-06).
- ↑ «El voto programático en el ordenamiento jurídico colombiano» Voto programático y programas de gobierno en Colombia (Editorial Universidad del Rosario): 79–100. ISBN 978-958-738-575-5. (Noiz kontsultatua: 2020-12-06).