WhatsApp telefono mugikorretan instala daitekeen bat-bateko mezularitzarako aplikazio bat da. 2014. urtez geroztik jabetza Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) Facebook multinazionalaren esku dago.

WhatsApp logo.svg WhatsApp
Whatsapp texting.jpg
Jatorria
Sorrera-urtea 2009
Argitaratze-data 2009
Azken bertsioa 2.18.111
Ezaugarriak
Programazio-lengoaia Erlang (en) Itzuli
Irakur dezake iOS, Windows Phone, Symbian (en) Itzuli, Series 40 (en) Itzuli, Tizen, Microsoft Windows eta macOS
Lizentzia Software jabedun
Deskribapena
Oinarritua Extensible Messaging and Presence Protocol
Ekoizpena
Garatzailea WhatsApp Inc. (en) Itzuli
whatsapp.com

EzaugarriakAldatu

Nork bere kontaktuekin doan txatea dezake, Internet konexioa egonez gero. iPhone, Android, Blackberry eta Nokia mugikorretan funtzionatzen du eta testu-mezuak, argazkiak, bideoak edo audioak bidaltzeko aukera ematen du, bakarkako txata zein taldekoa egiteko, eta baita hainbat laguni mezu bera igortzeko ere[1]. Aplikazioa doan jaits daiteke eta hainbat plataforma mugikorretan dabil[1]:

Multiplataforma izatean bide dago arrakastaren zati handi bat: izan ere, egon badaude beste aplikazio batzuk kontaktuekin txateatzeko, baina sistema bakarrean erabil daitezkeenak: alegia, iPhone bat izanik, ez dago Blackberry batekin kontaktuan aritzerik[1].

WhatsAppek norberaren mugikorreko kontaktuetan dauden eta WhatsApp aplikazioa duten beste erabiltzaile batzuei mezuak bidaltzeko aukera ematen du. Kontaktu horiek argazkiarekin edukiz gero, argazkiak ere erakusten ditu[1].

Talde-txatak sor daitezke aplikazioan eta, horrela, lagun talde osoaren arteko elkarrizketak egin, adibidez. Aukera dago mezua iristen den bakoitzean jakinarazpena jasotzeko, edo jakinarazpenak desaktibatu eta mezu horiek[1] aplikazioan sartzean ikusteko.

Internet konexioa behar da WhatsApp erabiltzeko. Konexio bat kontratatuta edo Wi-Fi bidez konektatuz gero, lagunekin mezuak, argazkiak, bideoak... doan truka daitezke. Oraingoz ez dago euskaratuta[1].

Ikus gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. a b c d e f Sustatu, CC-BY-SA lizentzia. (2011-08-29). Whatsapp: mugikor bidez txateatzeko modako aplikazioa. .

Kanpo estekakAldatu