Sumy Oblasteko errusiar okupazioa

Sumy Oblasteko errusiar okupazioa 2022ko otsailaren 24an hasi zen Sumy Oblasteko Errusiaren okupazio militarra da, Errusiako Indarrek Ukraina inbaditzen hasi eta Sumy Oblastaren eskualdeak bereganatzen hasi zirenean. Oblast-hiriburua, Sumy, ez da inbasioan zehar, inoiz, Errusiaren esku erori; halere, beste hiri batzuk harrapatu dituzte inbasioan zehar; hala nola, Konotop eta Trostianets. Apirilaren 6an, errusiar indarrek oblastetik irten ziren, bere okupazio militarra amaituz.

Sumy Oblasteko errusiar okupazioa

Sumy Oblasta, Ukrainan.
Administrazioa
EgoeraErrusiaren okupazio militarra
KokapenaSumy Oblasta (Ukraina)
Historia
Data2022ko otsailak 24apirilak 6

Okupazio militarra aldatu

Konotop aldatu

Otsailaren 25ean, Errusiako Indarrek Konotop hiria bereganatu zuten.

Martxoaren 2an, Artem Seminikhinek, Konotopeko alkateak, adierazi zuen hiriko errusiar indarrek ohartarazi ziotela hiria bonbardatuko zutela, bizilagunek okupazioari aurre egiten bazioten. Errusiako ibilgailuak, udaletxearen kanpoaldean zabalduta, bertakoek inguratuta zeuden.[1] Seminikhinek, orduan, hiriko bizilagunei galdetu zien ea borrokatu nahi zuten ala amore eman; bizilagunek "ia aho bakarrez" errenditzeari uko egin zioten.[2][3] Beranduago egunean, hiri-agintariek Errusiako Indarrekin negoziatu zuten, hamabi minutuko elkarrizketa batetan. Errusiar Indarrek hiri-gobernua ez aldatzea, tropak hirian ez zabaltzea, garraioa ez oztopatzea edo Ukrainako bandera ez kentzea onartu zuten. Horren trukean, hiriko arduradunek adostu zuten bizilagunek ez zutela errusiar indarrei eraso egingo; de facto, herria errendituz.[4]

Martxoaren 7an, Ukrainako Estatu Nagusiak baloratu zuen Konotopen errusiar indarrek beren tropen %50eko galerak izan zituztela eta, beraz, tropak berrantolatzera eta berhornitzera behartuta zeudela.[5] Martxoaren 15ean, Ukrainako eta Errusiako Indarrek korridore humanitario bat irekitzea adostu zuten, herritarrak Konotopetik ateratzeko.[6] Martxoaren 28an, Errusiako Indarrek zubi bat suntsitu zuten Konotopen. [7]

Apirilaren 2an, Errusiako Armadak Konotop Raionean hornidura-korridore bat mantentzen zuela jakinarazi zuten, zeinaren bidez Kiev eta Txernihiveko ekipoak Errusiara erretiratzea ahalbideturik zuen Errusiak. [8] Apirilaren 3an, Ukrainako parlamentari batek –Olexander Katxura [uk]Twitter bidez adierazi zuen Errusiako Indar guztiek Konotop Raiona utzi zutela. Apirilaren 4an, gainera, Dmytro Zhyvytsky-k, Sumy Oblasteko Gobernadoreak, adierazi zuen Errusiako tropek ez zutela jada Sumy Oblasteko herri bat ere okupatzen eta, horietako gehienetan, erretiratu zirela, Ukrainako tropak gainerako unitateak era tropa atzeratuak kanporatzeko lanean ari ziren bitartean. [9]

Apirilaren 5ean, Zhyvytsky Gobernadoreak Konotop Raionean torturatutako hiru zibil-gorpuzki, gutxienez, aurkitu zituztela adierazi zuen.[10]

Trostianets aldatu

Martxoaren 1ean, Errusiako Indarrek Trostianets hiria hartu eta hiriaren okupazio militar bat hasi zuten.

Okupazio militarra aldatu

Errusiaren egoitza militarra herriko tren-geltoki nagusian ezarri zen.[11][12] Martxoaren erdialdean, errusiar tropa batzuk Errusiak-lagundutako indar separatistekin ordezkatu zituzten.

Gutxi gorabehera 800 errusiar soldaduk okupatu zuten hiria. Okupazioan zehar, Ukrainako Poliziak hirian inkogniton mantendu ziren, tokian tokiko zibilei eta indar partisanoak lagunduz.[13] Ukrainako Indarrek hiriaren hegoaldeko zubi bat suntsitu zuten, Errusiaren aurrerapena Ukrainaren sakonerantz gelditzeko. Herri-alkatea, Jurii Bova, inguruko herrietan ezkutatu zen; hala, herrian ez geratzeko erabakiagatik kritika batzuk jaso zituen. Edonola ere, Ukrainako erresistentzia koordinatzen jarraitu zuen; besteak beste, Errusiaren posizioak bonbardatuz. Errusiako tropek eginiko zibilen exekuzioen informazioa ezberdinak martxoaren hasieran hasi ziren.[14]

Ukrainaren kontraerasoa aldatu

Martxoaren 23an hasitako Ukrainaren kontraeraso batek hiria ukrainarren esku berrerortzea eragin zuen, martxoaren 26rako. Borroketan herriko ospitalea bonbardatu zuten; bizilagunen arabera, errusiar indarrek.[13] Hiriaren kanpoaldean borroka eta bonbardaketen ondoren, errusiar tropak gauean zehar erretiratu ziren, Ukrainako Indarrak iritsi baino lehen.[15] AFPren txosten batek "dozena bat" tanke eta ibilgailu blindatu suntsitu edo kaltetu zirela adierazi zuen.[12] New York Times egunkariak, bestalde, jakinarazi zuen janaria urritzear zegoela Ukrainak hiria berreskuratu zuenerako.[13]

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «As Russian invaders demand that Konotop surrender, mayor explicitly defies threats» www.ukrinform.net.
  2. (Ukraineraz) Valeria Polischuk. «Мер Конотопа: місту поставили ультиматум – за опір накриють артилерією» RBC Ukraine.
  3. (Ingelesez) Khavin, Dmitriy; Botti, David; Tiefenthäler, Ainara. (2 March 2022). «Mayor in Ukraine asks his city's residents whether they wish to fight or surrender.» The New York Times ISSN 0362-4331..
  4. (Ukraineraz) Natalia Gurkovskaya. «Бої на Сумщині – влада Конотопа провела переговори з окупантами після ультиматуму» RBC Ukraine.
  5. «RUSSIAN OFFENSIVE CAMPAIGN ASSESSMENT, MARCH 7» Institute for the Study of War.
  6. «RUSSIAN OFFENSIVE CAMPAIGN ASSESSMENT, MARCH 15» Institute for the Study of War.
  7. «RUSSIAN OFFENSIVE CAMPAIGN ASSESSMENT, MARCH 28» Institute for the Study of War.
  8. «RUSSIAN OFFENSIVE CAMPAIGN ASSESSMENT, April 2» Institute for the Study of War.
  9. Russian troops no longer hold any settlements in Ukraine's Sumy region, says governor, National Post (4 April 2022)
  10. «Sumy Oblast Governor Dmytro Zhyvytsky has reported that in Konotop district of Sumy Oblast, the Ukrainian military found the bodies of at least three tortured civilians» The Guardian 6 April 2022.
  11. «Ukraine says it retook captured town near Russian border» Times of Israel 27 March 2022.
  12. a b (Ingelesez) «Russians leave behind wreckage, hunger in Ukraine town of Trostyanets» France 24 (Agence France-Presse) 2022-03-30.
  13. a b c (Ingelesez) Gibbons-Neff, Thomas; Yermak, Natalia; Hicks, Tyler. (2022-04-03). «'This Is True Barbarity': Life and Death Under Russian Occupation» The New York Times ISSN 0362-4331..
  14. Walker, Shaun. (5 April 2022). «'Barbarians': Russian troops leave grisly mark on town of Trostianets» The Guardian.
  15. (Ingelesez) Rosa, Andrea; Dana, Felipe. (2022-03-29). «After Russian forces pull back, a shattered town breathes» Associated Press.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu