Agence France-Presse

Agence France-Presse (AFP) berri-agentzia munduko zaharrenetakoa eta handienetakoa da Reuters eta Associated Pressekin batera.

Agence France-Presse
Datuak
Izen laburra AFP
Mota Albiste-agentzia
Industria News media (en) Itzuli, media industry (en) Itzuli eta hedabidea
Herrialdea Frantzia
Jarduera
Filialak
Enplegatuak 3.760
Gobernantza
Presidentea Fabrice Fries (en) Itzuli
Zuzendaria Fabrice Fries (en) Itzuli
Egoitza Paris
Forma juridikoa akzio konpainia
Historia
Sorrera 1835
Sortzailea
Sorrera lekua Paris

afp.com


Facebook icon 192.pngTwitter Logo.pngYoutube-variation.pngInstagram logo 2016.svg

AFP Parisen dauka egoitza baina Washington DC, Hong Kong, Nikosia eta Montevideon ere badauzka bere etxeak, eskualdeka. Berriak frantsesez, ingelesez, espainolez, arabieraz, alemanez, portugesez eta errusieraz ematen ditu.

HistoriaAldatu

Agentzia, 1835ean, Charles-Louis Havas Parisko itzultzaile eta plubizista batek sortu zuen Agence Havas izenez. Bertako bi langilek, Paul Reuterrek eta Bernhard Wolfek, Londresen eta Berlinen hurrenez hurren, irekiko zituzten agentzia lehiakideak beranduago. Havasen semeek, gastuak murrizteko asmoz, Reuter eta Wolffekin akordioetara iritsiko dira. Alemaniak 1940an Frantzia hartu zuenean, agintariek agentzia ere hartu zuten, eta Agence Fraçaise d'Information izena jarri zioten.

1944ko abuztuaren 20an, aliatuak Parisera zihoazela, kazetari talde batek AFIko ofizinak hartu eta Agence France-Presse izenarekin lehenengo txostena argitaratu zuen askatutako hiriburuari buruz.

Gerraostean estatuko enpresatzat lanean aritu bazen ere, 1957an, Frantziako Parlamentuak agentzia libre utzi zuen. 1982an erabakiak deszentralizatzea erabaki eta Hong Kongen agentzia zabaltzea pentsatu zuen. Eskualde bakoitzeko aurrekontu bat, zuzendari administratibo bat eta erredakzio-buru bat dituzte.

2007ko irailean, AFP Fundazioa sortu zuten kazetaritza eremu zabalago batean sustatzeko asmoz.


LehendakariakAldatu

  • 19441945: Martial Bourgeon
  • 1945: François Crucy
  • 1945 – 1947: Maurice Nègre
  • 1947 – 1950: Paul Louis Bret
  • 1950 – 1954: Maurice Nègre
  • 1954 – 1975: Jean Marin
  • 1975 – 1978: Claude Roussel
  • 1978 – 1979: Roger Bouzinac
  • 1979 – 1986: Henri Pigeat
  • 19871990: Jean Louis Guillaud
  • 1990 – 1993: Claude Moisy
  • 1993 – 1996: Lionel Fleury
  • 1996 – 1999: Jean Miot
  • 1999 – 2000: Eric Giuly
  • 2000 – 2005: Bertrand Eveno
  • 2005 – 2010: Pierre Louette
  • 2010 - orain arte: Emmanuel Hoog

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu