Associated Press

The Associated Press edo AP Estatu Batuetako berri-agentzia bat da, 1846an sortua. Kooperatiba bat da, eta haren zerbitzuak eta materialak erabiltzen dituzten egunkari, irrati eta telebistak dira jabeak. Estatu Batuetatik kanpo, komunikabide askok ordaindu egiten dute APren zerbitzuak erabiltzeagatik, baina ez dira kooperatibako kideak.

Associated Press
Associated Press logo 2012.svg
Datuak
Izen laburraAP
MotaAlbiste-agentzia, photo agency (en) Itzuli eta irabazteko asmorik gabeko erakundea
Jarduera sektoreanews media (en) Itzuli eta media industry (en) Itzuli
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Jarduera
KidetzaInter American Press Association (en) Itzuli
Eskumendekoak
Ekoizpena
Agintea
Egoitza nagusi
Osatuta
Legezko formakooperatiba
Zeren jabe
Invision Agency (en) Itzuli eta NewsRight (en) Itzuli
Historia
Sorrera1846ko maiatzaren 22a
SorlekuaNew York
Jasotako sariak
webgune ofiziala
Rottentomatoes: source-531
Facebook: APNews Twitter: AP Instagram: apnews LinkedIn: associated-press Youtube: UC52X5wxOL_s5yw0dQk7NtgA Edit the value on Wikidata

Agentziak bost hizkuntzatan zabaltzen ditu berriak: ingelesa, alemana, nederlandera, frantsesa eta gaztelania.

2005ean, APren berriak mundu osoko 1.700 egunkaritan eta 5.000 irrati eta telebistatan erabiltzen ziren. Agentziak 243 bulego ditu, eta 3.400 bat langile; 121 herrialdetara iristen da. Egoitza nagusia New Yorken dago. Agentziak 49 aldiz irabazi du Pulitzer saria.

1993an United Press International berri-agentziak porrot egin ondoren, AP da Estatu Batuetan egoitza nagusia duen berri-agentzia bakarra. Haren lehiakide batzuek (Reuters, Efe, France-Presse) ingelesez argitaratzen dituzte berriak, baina ez dira estatubatuarrak.

Kanpo estekakAldatu