Ireki menu nagusia

EzaugarriakAldatu

Busturia herriaren erdialdean kokatzen da, parke baten alboan. Gernikatik Bermeorako trenbideak geltokia dauka hondartzaren ondoan. Hondartza udal-pilotalekuaren azpian dago, Txatxarramendi uhartetik gertu. Guztira 120 metroko zabalera dauka. Itsasbehera denean, 10.200 m2-ko azalera dauka eta 3.000 m2-ko azalera itsasgora denean.

Arriskugarritasun txikia dauka, eta uraren kalitatea ertaina da. Hondartzara joaten den batez besteko jende kopurua handia da. Txatxarramendiko uhartean, parke botaniko bat dago, eta haurrentzako jolas parkea. Horrez gain, "Benidorm" deritzon zona bat dago udan jendeak eguzkia hartzeko erabiltzen duena.

JakingarriakAldatu

Mundaka eta Laida hondartza batzen dituen ferry zerbitzua dago udan. Zerbitzu hau eguraldi ona dagoen egunetan bakarrik egoten da eskuragarri. Barkua Txatxarramendi uhartearen atzeko aldetik hartzen da, AZTIren laborategiaren ondoan.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu