Real Sporting de Gijón

Sporting de Gijón» orritik birbideratua)

Real Sporting de Gijón futbol talde asturiarra da, 1905ean Gijón/Xixón hirian sortutakoa. Real Oviedoren aurkari tradizionalak izan dira historikoki, biak ere asturiarrak baitira. Espainiako lehen mailan denboraldi gehien egin dituen 14. taldea da.

Real Sporting de Gijón
Ezizena(k)-
Sorrera1905
Futbol zelaiaEl Molinón estadioa
edukiera: 25.885 lagun
inaugurazioa: 1908
PresidenteaEspainia Javier Fernández
EntrenatzaileaEspainia Miguel Ángel Ramírez
Liga2. maila
2022-2317.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
2008an lehen mailarako igoera ospatzen.
Real Madrilen aurkako partida.

Historia aldatu

Sorrera eta hasierako urteak aldatu

Anselmo Lópezek 1905ean Sporting Gijonés futbol taldea eratu zuen. Ez zen ordea hirian sorturiko lehenengo taldea izan, Gijón Sport Club eta Sportiva Gijonesa aurrekoak baitziren, baina urteek aurrera egin ahala Sporting Gijonés taldeak bakarrik jarraitu zuen lehian. 1912an Alfontso XIII.a Espainiakoak errege titulua eman zion eta 1916an gaur egun duen Real Sporting de Gijón izena hartu zuen.

Berehala kalitatezko taldea bihurtu zen eta 1921ean Manuel Meana kapitainak Espainiako selekzioarekin jokatu zuen Belgikaren aurkako lagunarteko partida. Taldeak profesionalizatzen hasi zirenean Sportingeko izarrek Gijón utzi egin zuten eta beraz lehenengo liga 1928/29koa bigarren mailan hasi zuen. Honetaz gain Frankoren erregimenak atzerriko maileguak debekatzen zituenez izena aldatu behar izan zuen eta 70 hamarkadararte Real Gijón izenaz ezagutu zen taldea.

Lehen mailara igoera aldatu

Lehen mailan jokatu zuen lehenengo denboraldia 1943/44 izan zen. Ez zen ordea aurreneko talde asturiarra izan, Real Oviedo aurreratu baitzitzaion. Lau denboraldi egin zituen bertan. 1951ean berriz igotzea lortu zuen, bigarren mailan 100 gol sartu ondoren. Kirol maila baino gehiago diru arazoengatik taldeak ez zuen egonkortasunik izan lehen mailan eta 70. hamarkadararte sarritan jeitsi eta igo zen.

Urrezko Aroa aldatu

70. hamarkadan Mareo futbol eskola sortu zuen eta harrobiko jokalariei (Cundi, Castro, Quini) Asturiasko beste talde batzuetakoak (Maceda) gehituz talde indartsua osatzea lortu zuen. Emaitza bikainak izan zituen titulurik irabazi ez arren. Hala nola 1978/79ko ligan bigarren postua eskuratu zuen eta 1981 eta 1982ko Kopatan finala jokatzea lortu zuen.

Bartzelonak Quini eta Real Madrilek Maceda fitxatu zituen eta taldearen indarra nabarmen jeisten hasi zen. Belaunaldi berriarekin (Luis Enrique, Abelardo, Ablanedo) lortu zuen lehen mailan egonkortzea baina ez zuen berriz aurreko indarrik izan. 21 urte lehen mailan jarraian egin ondoren 1998an jeitsiera etorri zen.

XXI mendea aldatu

Maila galtzeak diru arazo handiak ekarri zituen berarekin. Honek noski kirol mailan ere eragin zuen eta David Villa bezalako jokalari onak saldu beharrean aurkitu zen klubak iraungo bazuen. Hamarkada bat egin zuen taldeak bigarren mailan eta 2007-08 urtean Manolo Preciadoren eskutik berriz ere igotzea lortu zuen.

2011-12 denboraldirarte lehen mailan izan zen baina emaitza txarrak zirela eta Manolo Preciado bota eta Javier Clemente hartu zuten. Hala ere ezin izan zuen jaitsiera sahiestu. Hiru denboraldi egin zituen bigarren mailan eta 2015ean bigarren postuan bukatu eta lortu zuen lehen mailara itzultzea. 2015-16 denboraldian azken jardunaldian lortu zuen mantentzea etxean Villarreali irabaziz baina hurrengo urtean maila galdu du.

Uniformea aldatu

Marra zuri-gorriak ditu, Xixongo hiriaren bandera horrelakoa baita, eta praka urdinak, itsasoaren oroigarri. Hasiera hasieratik izan ditu kolore hauek, horrela beraz, elastiko zuri-gorria denbora gehien daraman futbol talde espainiarra da.

Historikoa aldatu

     
 
 
 
1912
     
 
 
 
1947
     
 
 
 
1984-tik
     
 
 
 
1994

Azken urteak aldatu

     
 
 
 
2018-2019
     
 
 
 
2019-2020
     
 
 
 
2020-2021
     
 
 
 
2021-2022
     
 
 
 
2022-2023

Datuak aldatu

2023-24 barne:

  • Denboraldiak 1. mailan: 42
  • Denboraldiak 2. mailan: 51
  • Denboraldiak 2. B mailan: 0
  • Denboraldiak 3. mailan: 0
  • Ligako posturik onena: 2.a Lehen mailan (1978-79)
  • Garaipenik zabalena: Sporting 7 - Osasuna 1 ([1993-94); Sporting 6 - Real Oviedo 0 (1944-45).
  • Porrotik handiena: FC Barcelona 9 - Sporting 0 (1951-52); Athletic 9 - Sporting 0 (1958-59).
  • Partida gehien jokatutakoak: Joaquín (479), Jiménez (420), Ablanedo (399).
  • Europan parte hartzeak: 6 aldiz UEFA Kopan.

Azken urteetako ibilbidea aldatu

Urtea # Maila Postua Errege Kopa
2004-05 2 Bigarren maila 11.a 1/64
2005-06 2 Bigarren maila 9.a 1. itzulia
2006-07 2 Bigarren maila 13.a 2. itzulia
2007-08 2 Bigarren maila 3.a 2. itzulia
2008-09 1 Lehen maila 14.a 1/4
2009-10 1 Lehen maila 15.a 1/32
2010-11 1 Lehen maila 10.a 1/32
2011-12 1 Lehen maila 19.a 1/32
2012-13 2 Bigarren maila 10.a 1/32
2013-14 2 Bigarren maila 5.a 2. itzulia
2014-15 2 Bigarren maila 2.a 2. itzulia
2015-16 1 Lehen maila 17.a 1/32
2016-17 1 Lehen maila 18.a 1/8
2017-18 2 Bigarren maila 4.a 3. itzulia
2018-19 2 Bigarren maila 9.a 1/8
2019-20 2 Bigarren maila 13.a 1. itzulia
2020-21 2 Bigarren maila 7.a 1/16
2021-22 2 Bigarren maila 17.a 1/8
2022-23 2 Bigarren maila 17.a 1/8
2023-24 2 Bigarren maila 2. itzulia

Irabazitako txapelketak aldatu

Espainiako txapelketak: 5 aldatu

Bigarren 1978/79 denboraldian

finalista 1981 eta 1982an

1943/44, 1950/51, 1956/57, 1969/70 eta 1976/77

Asturiasko txapelketak: 13 aldatu

1917, 1918, 1919, 1920, 1921, 1922, 1923, 1924, 1926, 1927, 1930, 1931 eta 1940

Lagunartekoak aldatu

1984

Jokalari ezagunak aldatu

Kanpo estekak aldatu


2023-24 denboraldiko Espainiako Futbol Ligako Bigarren Mailako taldeak  
Albacete | Alcorcón | Amorebieta | Andorra | Burgos | Cartagena | Eibar | Eldense | Elx | Espanyol | Huesca | Leganés
Levante | Mirandés | Oviedo | Racing Ferrol | Racing Santander | Sporting Gijón | Tenerife | Valladolid | Villarreal B | Zaragoza