Eusko Ikastola Batza
Eusko Ikastola Batza edo EIB —XX. mendearen hasierako sabindar idazkeran, Euzko-Ikastola-Batza— 1932an jeltzaleen ekimenez sortutako ikastola federazioa da.[1] 1986. urtean sortutako elkartea da, lau ikastolaren ekimenez: Bizkaiko Lauaxeta eta Lauro, Gipuzkoako Ekintzak eta Arabako Olabidek.[2]
Eusko Ikastola Batza | |
---|---|
Datuak | |
Mota | elkartea |
Historia | |
Sorrera | 1986 |
webgune ofiziala |
Historia
aldatuHona hemen zer helburu zuten, Eusko Ikastola Batzaren testu batetik hartua:
« | Hezkuntza euskalduna izan dadin, ez da aski hizkuntza, geografia... euskaraz erakustea. Aitzitik, ikastetxeko jarduera guztiek eta bakoitzak bitarteko izan behar dute, irakaskuntza oso-osorik euskalduna lortzeko. | » |
Eusko Ikastola Batza[3] |
Gainera, kristau balioak eman nahi zizkien ikasleei.[4]
1934ko egoera
aldatuBizkaian dozena bat ikastola eta Gipuzkoan beste bi martxan zeudela azaltzen da Euzkadi egunkarian apirilaren 14an argitaratu zen EIBren txostenean:[5]
- Bizkaian:
- Portugaleten, Lide Orueta andereñoarekin, 57 ikasle.
- Sondikan, Polixene Trabudua eta Sabiñe Ardantza andereñoekin, 71 ikasle.
- Belostikalen (Bilbo), Mercedes Herran, Angeles Arriaga, Maria F. Subiñas, Encarnación Ugalde eta Margarita Murgizu andereñoekin, 210 ikasle.
- Errotatxuetan (Bilbo), María Arrien, Felisa Belasko, Koldobíke Natxitube, María Luisa Arrillaga, eta Rosario Olazabal andereñoekin, 250 ikasle.
- Getxon, Luzia Sagastasoloa eta Josefina Torrontegi andereñoekin, 100 ikasle.
- Gernikan, S. Ardantza andereñoarekin.
- Barakaldon, Manuela Zubizarreta andereñoarekin, 50 ikasle.[6]
- Elorrion, Federico Iturriaga-Etxebarria eta Angelita Madariaga irakasleekin, 80 ikasle.[7]
- Durangon, F. Aretxaga eta G. Leibar andereñoekin, 91 ikasle.
- Zornotzan, Teresa Urkiza eta M. Lejarreta andereñoekin, 70 ikasle.
- Galdakaon, Monika Lekunberri eta Rosa Lekerika andereñoekin, 60 ikasle.
- Gipuzkoan:
Gaur egun
aldatuGaur egun ere, bada izen bereko federazio bat, sare pribatuko ikastola hauek biltzen dituena: Karmengo ikastola, Bera Kruz ikastola, Txomin Agirre ikastola, Begoñazpi ikastola, Lauaxeta ikastola, Artxandape ikastola, Lauro ikastola, Mariaren Bihotza ikastola, Olabide ikastola, Ekintza ikastola, Mariaren Lagundia ikastola eta San Fidel ikastola.[2]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Erkuden Arana: «Ikastolen mugimendua (1960-1975)», Euskonews & Media, 62. zenbakia, 2000-01-14.
- ↑ a b «EIB | 12 IKASTOLA | 10.000 IKASLE» www.eikastolabatza.eus (kontsulta data: 2024-09-22).
- ↑ «Esaldia: Eusko Ikastolen Batza 1933», Hik Hasi, 16. zenbakia, 1997ko martxoa.
- ↑ Bernardo Anaut: «Euzko Ikastola Batza», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
- ↑ https://liburutegibiltegi.bizkaia.eus/bitstream/id/81363/b11272144_1934_04_14.pdf
- ↑ «Zubizarreta, Manuela de» Auñamendi Eusko Entziklopedia (kontsulta data: 2025-05-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) gómez, leire. (2011-10-30). «Recuperando parte de la historia» Deia (kontsulta data: 2025-05-23).