Sonia Grande
Sonia Grande (Oviedo, Asturias, 1964) aktorea, telebista aurkezlea eta zinemako jantzien diseinatzaile asturiarra da. Jantzirik onenaren lehen Goya saria irabazi zuen, 1999an, La niña de tus ojos filmarengatik, eta 2020an bigarren Goya saria jaso zuen Durante la guerra filmarengatik. Goya sarietarako gutxienez hamar aldiz izendatu dute. 2015ean, Arte Ederretako merezimenduaren Urrezko Domina jaso zuen.
Sonia Grande | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Oviedo, 1964 (59/60 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Heziketa | RESAD |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, telebista aurkezlea, jantzi-diseinatzailea eta diseinatzailea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Biografia
aldatuOviedon jaio zen 1964an. Arte Dramatikoko Errege (RESAD) Goi Eskolan matrikulatua.
Lan ibilbidea
aldatuHasieran, Madrilgo Teatro Español antzokian egin zuen lan, aktore eta aldageletako laguntzaile lanetan.[1] Gerardo Vera eta bere irakasleekin (Andrea D'Odorico eszenografoa eta Miguel Narros) lan egin zuen. Haren agindupean, William Shakespeareren El sueño de una noche de verano (1986) muntaian parte hartu zuen. Urtebete geroago, Moliére-ren Los enredos de Scapin Español Antzokian.[2][3] Hasieran, kameraren aurrean ere zertxobait egin zuen, Tablón de anuncios (1986) kultura-programa aurkeztuta Televisión españolan, Aurora Redondorekin batera.
1990. urtetik aurrera, zinemako jantzien diseinuan sartu zen buru-belarri, eta harrezkero Espainiako filmografiako titulu gehienen arduraduna izan da.
1997an, lehen aldiz, jantzien diseinu hoberenaren Goya sarietarako izendatu zuten La Celestina lanarekin, eta bi urte geroago La niña de tus ojos filmarekin irabazi egin zuen. Geroago, hainbat aldiz izendatu dute La lengua de las mariposas, Los otros, La puta y la ballena, Hormigas en la boca, Lola eta Los girasoles ciegos filmekin.[4] 2009an Hollywooden hasi zen lanean Nancy Meyersen No es tan fácil filmean.[1]
Azpimarratzekoa da Espainiako zuzendari garrantzitsuenekin izandako lankidetza: Alejandro Amenábar, Pedro Almodóvar, Fernando Trueba, Icíar Bollaín eta José Luis Cuerdarekin, besteak beste. Woody Allenek ere azken bost ekoizpenetan izan du ondoan:Vicky Cristina Barcelona, Midnight in Paris, A Roma con amor eta Magia a la luz de la luna.[5] James Gray " the city of Z " eta Asghar Farhadi Todos lo saben lanean[6][4]
Filmografia
aldatu- 2017 — La cordillera
- 2016 — Julieta
- 2015 — Regresión
- 2014 — Magia a la luz de la luna
- 2012 — A Roma con amor
- 2011 — Midnight in Paris
- 2010 — También la lluvia
- 2009 — No es tan fácil
- 2009 — Los abrazos rotos
- 2008 — Los girasoles ciegos
- 2008 — Vicky Cristina Barcelona
- 2007 — Lola, la película
- 2007 — Miguel y William
- 2007 — Manolete
- 2006 — La educación de las hadas
- 2005 — Semen, una historia de amor
- 2004 — Mar adentro
- 2004 — El horrible crimen ritual de la calle Tribulete
- 2004 — Romasanta. La caza de la bestia
- 2004 — La puta y la ballena
- 2003 — La luz prodigiosa
- 2002 — Hable con ella
- 2002 — Fatum
- 2001 — Sin noticias de Dios
- 2001 — Los otros
- 2000 — Fugitivas
- 2000 — Año mariano
- 1999 — La lengua de las mariposas
- 1999 — Los lobos de Washington
- 1998 — La niña de tus ojos
- 1998 — Un día bajo el sol
- 1996 — El ángel de la guarda
- 1996 — Como un relámpago
- 1996 — La Celestina
- 1993 — Truhanes
Sariak eta aintzatespenak
aldatuSonia Grandek, gutxienez, jantzien diseinurako hamar izendapen izan ditu Goya sarietan eta bi aldiz irabazi du.
- 1999ko Goya saria, Jantzien diseinurik onenaren kategorian, La niña de tus ojos filmarengatik.
- 2015 Arte Ederretako Merezimenduaren Urrezko Domina, Kultura eta Kirol Ministerioak emana[7]
- 2020an Goya saria, Jantzien diseinurik onenaren kategorian, Mientras dure la guerra filmarengatik. [8]
- 2022 Isaac del Rivero FICX saria[2]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b «Sonia Grande. Cine. Biografía y obras en España es cultura.» www.xn--espaaescultura-tnb.es.
- ↑ a b «María de Medeiros, Elina Löwensohn, Sonia Grande, Patricia Ferreira y Dustin Lance Black premiadas/os por el FICX en su 60 aniversario» Festival Internacional de Cine de Gijón / Xixón 2022-10-14.
- ↑ El sueño de una noche de verano hermoso espectáculo en el Español. 28 de diciembre de 1986.
- ↑ a b «Sonia Grande, «Asturiana del mes» de diciembre por su triunfal carrera en el cine» La Nueva España 2010-01-31.
- ↑ La figurinista y Woody Allen Diario EL PAÍS 6/12/2014
- ↑ García, Rocío. (2009-12-22). "En España se hace un gran filme con cuatro y un becario". ISSN 1134-6582..
- ↑ «La diseñadora asturiana Sonia Grande, Medalla de Bellas Artes 2015» El Comercio 2015-12-29.
- ↑ «SONIA GRANDE: Premio Goya 2020 al MEJOR DISEÑO DE VESTUARIO» VESTUARIO ESCÉNICO 2020-01-26.