La lengua de las mariposas

La lengua de las mariposas (euskaraz Tximeleten mingaina) 1999ko José Luis Cuerda espainiar zinema zuzendariak zuzendutako drama film bat da. Manuel Rivas galiziar idazlearen Que me queres, amor? ("Nahi nauzula, maitea?") bildumako galizierazko hiru kontakizunetan oinarritua dago: bata filmaren izenburu berdinekoa, filma nagusiki oinarritu zenan, eta beste bi gehigarriak, "Saxoa lainoan" eta "Carmiña". Fernando Fernán Gómez, Manuel Lozano, Uxía Blanco, Gonzalo Martín Uriarte, Jesús Castejón, Guillermo Toledo, Tamar Novas eta Celso Bugallo aktoreek antzeztu zuten.

La lengua de las mariposas
Jatorria
Argitaratze-data1999
IzenburuaLa lengua de las mariposas
Jatorrizko hizkuntzagaztelania
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dramatikoa
Iraupena95 minutu
Koloreakoloretakoa
Grabazio lekua(k)Pontevedra eta Allariz
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)José Luis Cuerda
Gidoigilea(k)José Luis Cuerda
Manuel Rivas
Rafael Azcona


Antzezlea(k)
Fernando Fernán Gómez
Elena Fernández (en) Itzuli
Manuel Lozano (en) Itzuli
Uxía Blanco (en) Itzuli
Jesús Castejón (en) Itzuli
Guillermo Toledo
Tamar Novas
Roberto Vidal Bolaño (en) Itzuli
Celso Bugallo Aguiar (en) Itzuli
Xosé Manuel Olveira (en) Itzuli
Eduardo Gómez Manzano
Fely Manzano (en) Itzuli
Gonzalo Uriarte (en) Itzuli
Alexis de los Santos (en) Itzuli

[[Kategoria:Elena Fernández (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Manuel Lozano (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Uxía Blanco (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Jesús Castejón (en) Itzuli antzeztutako filmak]]


[[Kategoria:Roberto Vidal Bolaño (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Celso Bugallo Aguiar (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Xosé Manuel Olveira (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Fely Manzano (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Gonzalo Uriarte (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Alexis de los Santos (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
Konpainia ekoizleaSogecine (en) Itzuli
Las Producciones del Escorpión (en) Itzuli
[[Kategoria:Sogecine (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
[[Kategoria:Las Producciones del Escorpión (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Ekoizle eragileaFernando Bovaira (en) Itzuli
José Luis Cuerda
EdizioaNacho Ruiz Capillas (en) Itzuli
Ekoizpen-diseinatzaileaEmiliano Otegui Piedra
Bestelako lanak
MusikagileaAlejandro Amenábar
Jantzi-diseinatzaileaSonia Grande
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaEspainia
Argumentu nagusiaEspainiako Gerra Zibila, eskola, hezkuntza, Pedagogia, Haurtzaroa eta teacher-student relationship (en) Itzuli
Historia
Nominazioak

IMDB: tt0188030 Filmaffinity: 545489 Allocine: 28109 Rottentomatoes: m/la-lengua-de-las-mariposas-butterfly-butterfly-tongues Allmovie: v181815 TCM: 451340 Metacritic: movie/butterfly-tongues TV.com: movies/la-lengua-de-las-mariposas Netlix: 60001261Edit the value on Wikidata

Argumentua

aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1936. urtea, Galizia, Uztailaren 17-18ko Estatu Kolpea jazo baina hilabete batzuk aurretik, On Gregorio (Fernando Fernán Gómez) irakasleak bere ikaslea den Moncho (Manuel Lozano) mutikoari dakien oro gogo eta pazientzia handiz irakasten dio: askatasuna, jakintza, literatura, natura, bai eta emakumeei buruzko gaiak ere. Hasiera batean Monchok ez zuen eskolara joan nahi, bertan irakasleek ikasleak jotzen zituztela esana baizioten, izan ere, garaiko irakaskuntza funtsean zigor fisikoetan oinarritzen zen. Baina On Gregorio bestelako irakaslea da, bere irakaskuntza eta ikasketa pedagogia gauzen behaketa eta azterketaren metodoan oinarritzen du. Gainera On Gregoriok mutikoaz gain bere aitarekin ere adiskidetatuko da, bi gizonak errepublikarra baidira. Aldiz, Monchoren ama emakume oso erlijiotsua izanik Errepublika begi txarrez ikusten du, amaieraldera Estatu Kolpeak arrakasta izan ondoren faxisten alde ipiniz.

Baina politikaren testuinguru mehatxagarria beti ere hortxe egongo da, bereziki On Gregorio erregimen faxistaren etsaitzat hartu duetenek erasotzen dutenean.

Honela, bi lagunak elkarrengandik aldenduz joan eta banaketa gero eta handiagoa izango da, biak inguratzen dituen testuinguruak guztiz baldintzatuta. Estatu kolpea jazo eta faxistak probintziako gobernu zibila eta militarra bereganatzean errepublikar batzuk atxilotu, kamioi batean sartu eta eraman egingo dituzte, tartean On Gregorio bera. Monchoren gurasoek, eta bereziki amak, semeak errepublikarrei ohiu egin diezaien xaxatuko du, bere "pentsamolde" politikoa agerian utziz. Monchok errepublikarrei "Gorriak!, Hiltzaileak! , Anarkistak!" ohiu egitetik hasi, eta azkenean haiek eta bere irakaslea bera daramatzan kamioiaren atzetik korrika joango da, kamioiari harriak bota eta On Gregoriori honako bi hitzak ohiukatuz:“¡Tilonorrinko! ¡Espiritrompa!” (galizieraz proboscis, alegia, "tximeleten mingaina"), hain zuzen ere, Monchok irakaslearengandik ikasitakoak.

Aktoreak

aldatu

Solasak

aldatu
« - Moncho: Norbait hiltzen denean... hila da ala ez da hiltzen?

- On Gregorio: Zure etxean zer diote?
- Moncho: Nire amak zintzoak zerura eta gaiztoak inpernura doazela dio.
- On Gregorio: Eta zure aitak?
- Moncho: Nire aitak azken epaia izanez gero aberatsak heuren abokatuekin aurkeztuko zirela dio, baina nire amari ez dio zaio atsegin.
- On Gregorio: Eta zuk zer pentsatzen duzu?
- Moncho: Nik beldurra dut...
- On Gregorio: Sekretu bat gorde al dezakezu? Sekretuan. Hil ondorengo inpernurik ez dago. Gorrotoa, ankerkeria, hori da inpernua. Batzutan inpernua gu geu gara.

»

Kanpo estekak

aldatu