Vicky Cristina Barcelona
Vicky Cristina Barcelona 2008ko Woody Allen estatubatuar zinema zuzendari eta gidoigileak zuzendu eta idatzitako amodiozko drama-komedia film bat da. Javier Bardem, Penélope Cruz, Scarlett Johansson, Rebecca Hall, Patricia Clarkson, Kevin Dunn eta Chris Messina aktoreek antzeztu zuten. Narratzailearen ahotsa Christopher Evan Welch aktoreak ipini zuen. 2008ko maiatzaren 17a Canneseko Zinemaldian estreinatu zen.
Argazkilaritza Javier Agirresarobe eibartarrak burutu zuen. Emakumezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (Penélope Cruz) eta Film onenaren Urrezko Globo Saria - Komedia edo musikala irabazi zuen.
Argumentua
aldatuVicky (Rebecca Hall) eta Cristina (Scarlett Johansson), bi estatubatuar neskek udako oporrak Bartzelonan igarotzea erabaki dute. Vicky zentzuduna da eta ezkontzera doan bitartean, Cristina sentibera da eta abentura berriak izan nahi ditu. Bartzelonako erakusketa batean Juan Antonio (Javier Bardem) margolaria ezagutuko dute, eta berehala honek bi neskak berekin batera Oviedon asteburua pasatzera gonbidatuko ditu. Laister bi neskak artistak bere emazte ohi María Elena (Penélope Cruz) duen harreman gatazkatsu eta ezohikoan sartuak egongo dira.
Aktoreak
aldatu- Javier Bardem: Juan Antonio Gonzalo
- Scarlett Johansson: Cristina
- Rebecca Hall: Vicky
- Penélope Cruz: María Elena
- Chris Messina: Doug
- Patricia Clarkson: Judy Nash
- Kevin Dunn: Mark Nash
- Pablo Schreiber: Ben
- Carrie Preston: Sally
- Zak Orth: Adam
- Julio Perillán: Charles
- Christopher Evan Welch: Narratzailea
Kanpo estekak
aldatu- Vicky Cristina Barcelona filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- Vicky Cristina Barcelona filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)