To Rome with Love (filma)
To Rome with Love (euskaraz Erromatik Maitasunez), 2012ko Woody Allen estatubatuar zinema zuzendariaren amodiozko komedia surrealista bat da. Woody Allenez gain, Alec Baldwin, Roberto Benigni, Penélope Cruz, Judy Davis, Jesse Eisenberg, Greta Gerwig eta Ellen Page aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
aldatuErroman girotutako lau kontakizun independiente agertzen dira:
- Jerry (Woody Allen) eta Phyllis (Judy Davis) estatubatuar senar-emazteak Italiara bidaiatu eta beren alaba Hayleyren (Alison Pill) senargaia den Michelangelo Santoliren (Flavio Parenti) familia ezagutuko dute.
- Leopoldo Pisanello (Roberto Benigni) italiar gizaseme arrunta egun batetik bestera eta inongo arrazoirik gabe ospetsu bilakatuko da.
- John (Alec Baldwin) kaliforniar arkitekto arrakastatsuak bere lagunekin batera Erroma bisitatu eta John (Jesse Eisenberg) arkitektura ikasle gaztea ezagutuko du.
- Milly (Alessandra Mastronardi) italiar neska gazte ezkonduberria Erromara bere senar Antonioren (Alessandro Tiberi) familiako senideak ezagutzera joan eta hirian galduko da.
Aktoreak
aldatuAktorea | Pertsonaia |
---|---|
Woody Allen | Jerry |
Roberto Benigni | Leopoldo |
Ellen Page | Monica |
Alec Baldwin | John |
Jesse Eisenberg | Jack |
Penélope Cruz | Anna |
Ornella Muti | Pia Fusari |
Judy Davis | Phyllis |
Kanpo estekak
aldatu- Webgune ofiziala (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)