Lusazia[1] (alemanez: Lausitz, goi-sorabieraz: Łužica, behe sorabieraz: Łužyca, polonieraz: Łużyce, txekieraz: Lužice) Erdialdeko Europako eskualde historikoa da, Elster eta Elba ibaien (mendebaldean) eta Mendebaldeko Neisseren (ekialdean) artean dagoena, Alemaniako Brandenburgeko lurraldearen hegoaldean eta Saxoniako ekialdean. Bi eskualde nagusitan dago banatuta: Lusazia Garaia hegoaldean (Txekiaraino barneratzen dena), eta Lusazia Beherea iparraldean. Lignito-hobi garrantzitsuak daude eta oso industrializatua dago (Cottbus, Forst, Görlitz, Zittau). Ehungintza-enpresa handiak daude hiri nagusietan.

Lusazia
Goerlitz neisseufer st peter u paul.jpg
Datu orokorrak
Azalera11.302 km²
Eponimoazingira
Geografia
Location LUS2.svg
Koordenatuak51°32′42″N 14°43′34″E / 51.5450653°N 14.72614°E / 51.5450653; 14.7261451°32′42″N 14°43′34″E / 51.5450653°N 14.72614°E / 51.5450653; 14.72614
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Brandenburgo
Leku geografikoaErdialdeko Europa

ErreferentziakAldatu

  1. Exonimia: Alemania Euskaltzaindia.eus

Kanpo estekakAldatu