Chemnitz (alemanez ˈkɛmnɪts ahoskatua, 1953 eta 1990 artean: Karl-Marx-Stadt, kaʁlˈmaʁksˌʃtat ahoskatua; (txekieraz: Saská Kamenice) Alemaniako Saxonia estatuko hiri bat da. Leipzig hiritik 69 kilometro hego-ekialderantz dago, Alemania eta Bohemia bereizten dituzten Erz mendien iparraldean, Chemnitz ibaiaren ertzean. Leipzig eta Dresden hirien ondoren estatu hartako hirugarren hiririk handiena da. 2010eko erroldaren arabera 243.248 biztanle zituen; 314.437 biztanle zituen 1986. urtean.

Chemnitz
Chemnitz
hiri handia
Administrazioa
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Saxonia
AlkateaSven Schulze (en) Itzuli
Izen ofizialaChemnitz
Karl-Marx-Stadt
Карл-Маркс-Штадт
Karl-Marks-Ştadt
Kamjenica
Jatorrizko izenaChemnitz
Posta kodea09001–09247
Udalerri kodea14511000
Geografia
Koordenatuak50°50′00″N 12°55′00″E / 50.8333°N 12.9167°E / 50.8333; 12.9167
Map
Azalera221,05 km²
Altuera298 m eta 302 m
MugakideakMittelsachsen (en) Itzuli, Zwickau (en) Itzuli, Erzgebirgskreis (en) Itzuli, Flöha eta Gornau
Demografia
Biztanleria248.563 (2022ko abenduaren 31)
521 (2022)
alt_left 125.885 (%50,6) (%49,4) 122.678 alt_right
Dentsitatea1.124 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia0371, 037200, 037209, 03722, 03726
Ordu eremuaEuropa Erdialdeko Ordua, UTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakTampere, Timbuktu, Mulhouse, Łódź, Volgograd, Arras, Ústí nad Labem, Manchester, Düsseldorf, Akron, Taiyuan, Chennai, Ljubljana, Kaluga eta Bixkek
MatrikulaC
chemnitz.de

Industria-hiri garrantzitsua da: ehun-langintza (kotoia, artilea, ehun artifizialak, kapeluak), ehungintzarako makineria, automobilak, burdinbideetarako gaiak (bertan egin zen Alemaniako lehen lokomotorra).

Geografia

aldatu

Chemnitz hiria Ore mendietan kokaturik dago, Chemnitz ibaiak zeharkatzen duen ibarrean.

Historia

aldatu

Bohemiako bidean eta ikatz ugari dagoen arro baten erdian, Chemnitzeko hiria nabarmenkiro hazi zen XII. mendetik aurrera. Lehenengo aipamena 1143koa da eta 1170an Frederiko I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoak "hiri inperial" izendatu zuen. Erdi Aroan ehungintza izan zuen jarduera ekonomikorik garrantzitsuena. Populazioaren erdia oihalgintzan ari zen lanean hain zuzen ere.

XIX mendean ibarra erabat industrializatu zen, hiriari "Saxoniako Manchester" ezizena ezartzeraino. Bonbardaketa gogorrak jasan zituen Bigarren Mundu Gerran, batez ere bere birfindegiak eta gerrarako arma lantegiak izan ziren hegazkinen bonben itu. Hiria hondarretan gelditu zen etxebizitza prefabrikatuen auzo handiak sortu ziren. Ekialdeko Alemanian gelditu zen Chemnitz eta Alemaniaren bateratzera arte Karl-Marx-Stadt izen komunista zuen.

Ondasun nabarmenak

aldatu

Kassberg auzoan eraikin historiko ugari gelditzen da oraindik, hala nola udaletxe zaharra eta berria, antzinako harresietako dorre gorria eta Donejakueren eliza gotikoa besteak beste.

Bestalde gazteluaren eremua ere berriztua dago bere eliza eta lakuarekin.

Banaketa administratiboa

aldatu
 

¹ herria ere bada

Iruditegia

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Demografia

aldatu
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ikus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.


Kanpo estekak

aldatu