San Savaren katedrala (serbieraz: Храм Светог Саве edo Hram Svetog Save) Belgradeko (Serbia) eliza kristau ortodoxoa da, Europako eliza ortodoxo handiena. Eliza San Savari eskainita dago. San Sava Serbiako Eliza Ortodoxoaren sortzailea izan zen eta herrialde horren garrantzi handiko pertsonalitatea. Eliza oraindik eraikitzeko prozesuan dago.[1]

San Sava katedrala
Храм светог Саве
Kokapena
Estatu burujabe Serbia
Serbiaren banaketa administratiboaCity of Belgrade
Hiria Belgrad
Koordenatuak44°47′53″N 20°28′07″E / 44.798083333333°N 20.46855°E / 44.798083333333; 20.46855
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1935
Izenaren jatorriaSava Serbiakoa
ErlijioaSerbiako Eliza Ortodoxoa
kristautasun ortodoxoa
ElizbarrutiaArcheparchy of Belgrade and Karlovci (en) Itzuli
IzenaSava Serbiakoa
Arkitektura
ArkitektoaAleksandar Deroko (en) Itzuli
Materiala(k)haitza, haitzurdina eta urrea
EstiloaByzantine Revival architecture (en) Itzuli
Dimentsioak77,34 (altuera) m
Kontaktua
HelbideaKrusedolska 2a
Webgune ofiziala

Historia

aldatu

Suposatzen da katedral berria 1595ean otomandarrek San Savasen gorpuzkiak erre zituzten leku berean dagoela. Eraikuntza 1935an hasi zen eta gaur egun aurrera darraio. Dirua dohaintzen boluntarioetatik eskuratzen dute.

1895ean, gorpuzkiak erre eta hirurehun urte geroago, Belgraden tenplua berreraikitzeko elkarte bat sortu zen. Helburua aurrekoaren toki berean berri bat eraikitzea zen. Hasieran eliza txiki bat egin zen baina benetako eraikuntza hasi zenean txiki hori beste toki batera eraman zuten. 1905ean lehiaketa irekia antolatu zen eliza berriaren diseinua aukeratzeko; antza, aurkeztu ziren proiektuak, bost, ez ziren egokiak eta atzera bota zituzten. Balkanetako Gerrak lehendabizi (1912-1913), Lehen Mundu Gerrak ondoren (1914-1918) proiektua geldiarazi zuten. 1919an berriro ekin zioten asmoari. 1926an beste lehiaketa ireki zen eta orduan 22 proiektu aurkeztu ziren; guztien artean Aleksandar Deroko arkitektoarena aukeratu zen. Eraikuntza 1935ko maiatzaren 10ean hasi zen. 1941an, Bigarren Mundu Gerrarekin, obrak berriro ere gelditu behar izan zituzten, orduan Luftwafferen bonbardaketen beldurrez. Gerra urte horietan eliza biltegi eta aparkaleku moduan erabili zuten. 1958an German Serbiakoa patriarka lanekin bukatzeko baimena eskatu zuen. 88 eskaera egin zituen baina gobernu komunistak ez zion baimenin eman 1984 arte. Elizaren jarraitzeko aukeratutako arkitektoa Branko Pešić izan zen. Proiektuak berritu eta gero 1985aren abuztuaren 12an lanak berriro martxan jarri ziren. Kanpoaldea 2003an bukatutzat eman ziren. Geroztik barrualdea ari da osatzen.

Ezaugarriak

aldatu

San Savaren katedrala Belgraden aurrera eramaten ari den eraikuntza handiak sortzeko dinamika barruan kokatu daiteke. Elizaren erdiko habeartea gurutze greziarraren itxura erakusten du. Erdian kupula handi bat du, lau petxinen gainean jarrita, alboetan abside gaineko sasikupula txikiagoekin. Sasikupula bakoitzaren azpian arkuekin heldutako galeria dago. Kupulak 70 metro ditu eta gainean urre zilarreztatuko gurutze nagusia 12 metro ditu; horri esker, katedrala 82 metro lortzen ditu. Garaiera gutxi izango balitze ere, katedrala hiriaren toki ikusgarrian kokatuta dago eta ikuspuntu guzietatik ikus daiteke. Katedralaren hedadura osoa 3.500 m²koa da, 91 metro luzeraz ekialdetik mendebaldera, eta 81 metro iparraldetik hegoaldera.

Tenpluaren kapazitatea 10.000 pertsonentzat da; gainera, koruan 800 eserleku ditu. Sotoan kripta bat dago non San Savaren altxorra dagoen eta San Lazarren hilobia, guztia 1.800 m²ekin. Fatxada marmol zurizko eta granitozkoa da.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu