Ireki menu nagusia

Salbio ADIFek Amurrio udalerrian duen lurgaineko tren geralekua da. Renfe Operadora eragileak ustiatzen du, Bilboko Renfe Aldirien C-3 lineari dagokiola. Renfeko Aldirien sareko 4. tarifa-guneari dagokio.

Infobox train2.png
Salbio
Irudi gabe eraikina.svg
Lineak

« Luiaondo Cercanias Logo.svg C-3 light blue.svg  Amurrio-Iparralde »
Kokapena
Helbidea Urieta kalea, z/g; 01470
Udalerria Amurrio,  Araba
Geltokiaren datuak
Kodea 13102
Gunea 4. gunea
Irisgarria Geltoki ez irisgarria 
Nasa kopurua 2
Trenbide kopurua 2
Jabea ADIF
Eragilea(k) Renfe Operadora
Garraio zerbitzuak
Renfe Aldiriak C-3Bilbo-Abando - Orduña

Eduki-taula

KokapenaAldatu

Geralekua, itsas mailatik 187 metrora, zabalera iberiarra duen 700. linearen (Casetas - Bilbo trenbidea) parte da, 218,654. puntu kilometrikoan kokatzen dela.[1]

SarbideakAldatu

IrisgarritasunaAldatu

Geralekuak irisgarritasun falta larriak ditu, sarbideak arriskutsuak izanik eta nasa eta trenaren arteko maila ezberdinatsuna dela eta. Arartekoak argitaratutako irisgarritasuna eta garrioaren ikerketa-diagnosiaren arabera, «Geltokira sarrera errepide batean dago (arriskutsua). Beste sarbide bat dago, egoera txarrean dagoen lurrezko bide bat», «Nasara heltzeko eskailera tarte luze, ez irisgarri eta arriskutsu bat jaitsi behar da», «Mugikortasun Urriko Pertsona erabiltzaileak ezin du modu autonomoan nasa eta unitate mugikorraren plataformaren arteko desnibela libratu», eta «Burdinbide zerbitzuen eragileak ez du Mugikortasun Urriko Pertsona erabiltzaileari bermatu ibilgailutik igo edota jaistea[2]

Etorkizunean Bilboko Renfeko Aldirien sarean mugikortasun urriko pertsonei egokitutako trenak ezartzea espero da. Bitartean, 2018ko udan zehar plataforma irisgarri mota ezberdinekin hainbat froga egin ziren.[3]

Geltokira sarbidea Urieta kalea   
Tubos Reunidos   
 A-625    
Nasara sarbidea 1. trenbidea   
2. trenbidea   
Trenera sarbidea 1. trenbidea   
2. trenbidea   

GeralekuaAldatu

Geralekua Amurrio udalerriko iparraldean kokatzen da, Tubos Reunidos enpresa kokatzen den industrialdean. Bi trenbide eta bi alboko nasa ditu, nasa bakoitza markesina banaz hornituta dagoela. Nasen arteko aldaketa trenbideen gaineko pasonibela gurutzatuta egiten da.

ErreferentziakAldatu

  1. Salbio (Apd.) EuroFerroviarios
  2. (Gaztelaniaz)  Ararteko (PDF) ESTUDIO-DIAGNÓSTICO ACCESIBILIDAD y TRANSPORTE - Salbio . Noiz kontsultatua: 2018-09-16 .
  3. (Gaztelaniaz)  Vasca, EiTB Radio Televisión Pública «La lucha de Maria Luisa fuerza a Renfe a adaptar la estación de Orduña» www.eitb.eus . Noiz kontsultatua: 2018-09-03 .

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu