Pablo Pedro Astarloa

apaiza, hizkuntzalaria eta filologoa (1752-1806)

Pablo Pedro Astarloa AgirrePablo Astarloa izen-deiturez ezaguna— (Durango, Bizkaia, 1752ko ekainaren 29a - Madril, Espainia, 1806ko ekainaren 2a) apaiza, hizkuntzalaria eta filologoa izan zen. Euskararen apologista. Astarloak Eragin handia izan zuen ia mende bat geroagoko Euskal Pizkundean eta Sabin Aranarengan; euskara garbiaren aurrekariak proposatu zituen.

Pablo Pedro Astarloa

Bizitza
JaiotzaDurango1752ko ekainaren 29a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Lehen hizkuntzaeuskara
HeriotzaMadril1806ko ekainaren 2a (53 urte)
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta apaiz katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Euskararen deskripzio zuzen eta zehatz samarra egin zuen. Hitzen morfemak bereizi eta zehaztu zituen; eta, gehienetan, zuzen asmatu zuen. Aitzindari izan zen Astarloa horretan.[1]

Ibilbidea

aldatu
 
Pablo Pedro Astarloaren omenezko monumentua Durangon

Hizkuntzazaletasun handiaren jabe, hamalau hizkuntza ikasi zituen, tartean hebreera, arabiera eta greziera. 1799an Wilhelm von Humboldt hizkuntzalari alemaniarra ezagutzeko aukera izan zuen, eta urte haietan "El arte bascongado" bere lehenengo lana argitaratu zuen. Lorenzo Hervás eduki zuen zuzentzaile garai hartan.

Bizitzako azken lau urteak Madrilen eman zituen. Jaioterrian monumentu eta kale bana dedikatu zizkioten. Halaber, Gerediaga Elkarteak omenaldia egin zion haren heriotzaren 200. urteurrenean.

Euskaltzaletasuna

aldatu

Gaztelaniaz idatzi arren, euskara ezagutu eta sakon ikertu zuen bizitzan zehar. 1803an Madrilen Apología de la lengua Bascongada o ensayo crítico-filosófico de su perfección y antigüedad sobre todas las que se conocen, en respuesta a los reparos propuestos en el Diccionario Geográfico Histórico de España argitaratu zuen, Joaquín Traggia Uribarri zaragozarrarekin hizkuntzaren jatorriari buruz eztabaidan sartuta. Durangarra eusko-iberismoaren alde agertu zen, hau da, euskara Penintsulako lehen biztanleen hizkuntzatzat hartzen zuen. Bere apologian, euskara munduko hizkuntzarik perfektuena eta zaharrena dela argudiatzen zuen.

Beste lan batzuen artean Los Discursos filosóficos sobre la lengua primitiva o Gramática y análisis razonada de la euskara o vascuence, Diccionario del euskera eta Reflexiones Filosóficas en defensa de la Apología de la Lengua Vascongada ere idatzi zituen.

Erreferentziak

aldatu
  1. Gómez López, Ricardo. XIX . mendeko euskal gramatikagintzari buruzko ikerketak. Leioa: Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua, 2007, 405 or.

Ikus, gainera

aldatu

Bibliografia

aldatu