Unamunoren 1936ko urriaren 12ko hitzaldia

Miguel Unamuno idazleak 1936ko urriaren 12an Salamancako Unibertsitatean eman zuen hitzaldi polemikoa

Unamunoren 1936ko urriaren 12ko hitzaldia Miguel Unamunok eman zuen Salamancako Unibertsitateko paraninfoan Espainiako Gerra Zibilean, lekua kolpistekin bat egin zuten irakasle, unibertsitate agintari, falangista eta militarrez beterik zela. Une horretan, Unamuno Unibertsitateko errektorea eta Salamancako zinegotzia zen, uztaileko estatu kolpean altxatuen aldera lerratu baitzen.

Hitzaldi horretan, erretorika zaindu batez, auzitan jarri zuen Errepublikako gobernuaren kontra altxatakoen Espainiaren ideia eta haien jokabide suntsitzailea. Bere hitzek bertaratu askoren kontrako oihuak harrotu zituzten eta, nabarmenen, José-Millán Astray Legioaren sortzailearena. Ondorioz, Miguel Unamuno haren etxean giltzapetu zuten, eta utzi egin zion bere idazki publikoen kontrola izateari. Paraninfoko Unamunoren hitzaldiaren berri eman ez bazen ere, unibertsitateko irakasle batek gertaeron berri bildu zuen. Hamarkadak geroago, Espainian ezagun bihurtu zen haren hitzaldia eta, bereziki, «venceréis, pero no convenceréis» esaldia.

BilakaeraAldatu

 
Salamancako Unibertsitateko paraninfoa
 
Miguel Unamunoren argazki bat

Ekitaldia Arrazaren Eguna zela eta antolatu zen, «La exaltación nacional, el Imperio, la raza y la Cruzada» goiburupean. Hauexek eman zituzten hitzaldiak: Ramos Loscertales historia katedraduna, Beltrán de Heredia domingotarra, Maldonado de Guevara literatura katedraduna eta, azkenik, José María Pemán idazle ultranazionalista, Unamunok berak gonbidaturik. Entzuleen artean zen, besteak beste, Carmen Polo, Francisco Franco espainiar armadetako jeneral nagusi izendatu berriaren emaztea. José-Millán Astrayk bitarte horretan, esloganak bota zituen zenbait alditan, sonatuena «¡Muerte a la inteligencia! ¡Viva la muerte!» ("Pikutara adimena! Gora heriotza!").[1]

Maldonado de Guevarak gogor jo zuen euskal herritarren eta katalanen kontra. Azkenik, Unamunok hartu zuen hitza, entzundakoekin asaldaturik, bereziki antiespaña deitu zutena suntsitzeko beharraren inguruan. Unamunok, Errepublikaren kontrako mugimendu militarra kritikatu ez ezik, Espainia bakarra zegoela nabarmendu zuen; bere burua gaztelania irakastera Salamancara joandako euskal herritartzat aurkeztu zuen, eta adierazi Espainiako aberri hori espainierak egiten zuela, esplizituki hor katalanak eta euskal herritarrak aipatuz. Are, José Rizal poeta eta autonomista filipinarra, espainiar nazionalisten mamu beltza, ekarri zuen gogora bere ideien erakusgarri.

Paraninfoan José-Millán Astray jeneral afrikanista eta Legioaren sortzailea aztoraturik altxa eta Unamunori hitza mozten hasi zen, aldi berean oihuak eta esloganak botaz, gerraren eta, are, heriotzaren alde eta intelektualen kontra gogor eta harro. Ezaguna egin da gerora «venceréis, pero no convenceréis» Unamunoren esaldi ospetsua ("garaituko duzue, baina ez duzue konbentzituko"). Unamunoren hitzaldian, zalaparta handia piztu zen paraninfoan, baita irainak eta mehatxuak ere haren kontra hitzaldian eta aretotik irtetean.

OndorioakAldatu

Luze gabe Unamunok Unibertsitateko errektore postua galdu zuen, etxe itxialdia inposatu zitzaion, abenduaren 31n errektore ohia etxean hil zen arte. Halaber, bilkura sekretuan, Unamunori zinegotzi postua kendu zitzaion egun horretan bertan. Unamunoren hitzaldia ez zen hedabideetan zabaldu,[2] eta bakarrik Salamancako Unibertsitateko beste irakasle batek, Ramos Loscertales historia katedradunak, hartutako apunteen bidez salbatu ahal izan dira hor entzun eta ikusi ziren hitzak eta ekintzak.

2011ko urriaren 7an, Salamancako udalbatzak berrezarri egin zion zinegotzi akta, PSOEk bultzaturik.[3][oh 1]

OharrakAldatu

  1. Udalbatza berean, ez zen onartu Franco diktadore zenari udalaren ohoreak kentzea (haren irudia Plaza Nagusian jarraitu zuen ohorezko lekuan); ikus Público, 2011-10-07.

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez) «Spanish civil war speech invented by father of Michael Portillo, says historian» the Guardian 2018-05-11 (Noiz kontsultatua: 2020-12-09).
  2. (Ingelesez) «Spanish civil war speech invented by father of Michael Portillo, says historian» the Guardian 2018-05-11 (Noiz kontsultatua: 2020-12-09).
  3. «Salamanca devuelve el acta de concejal a Unamuno» www.publico.es (Noiz kontsultatua: 2020-12-09).

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu