Kaia, moila edo nasa itsasontziak amarratzeko egitura da, gehienetan finkoa, ur ertzean (itsaso, aintzira edo ibaian) eraikitzen dena, maiz portu baten barruan. Horien helburua itsasontziak lehorrera finkatu eta horietatik zama nahiz pertsonak sartu eta atera ahal izatea da.

Turista ontzia kaira iristen, Sa Calobra, Mallorca
Ontzia moilan amarratuta.

Burdinbidean

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Nasa (trenbidea)»

Burdinbide geltokietan (tren, metro eta tranbietan), trenbideen alboetan dauden plataformei ere deitzen zaie nasa, portukoekin duten antz formal eta erabileragatik.

Kanpo estekak

aldatu