Barcelos
Barcelos Portugalgo Bragako barrutian dagoen udalerria da. 2011ko erroldaren arabera, herriak 120.391 biztanle ditu.
Barcelos Barcelos | |||
---|---|---|---|
Portugalgo udalerria | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Portugal | ||
Portugalgo barrutia | Braga | ||
Izen ofiziala | Barcelos | ||
Jatorrizko izena | Barcelos | ||
Posta kodea | 4750 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 41°32′N 8°37′W / 41.53°N 8.62°W | ||
Azalera | 378,7 km² | ||
Altuera | 40 m | ||
Mugakideak | Povoa de Varzim, Esposende, Viana do Castelo, Ponte de Lima (en) , Vila Verde, Braga eta Vila Nova de Famalicao | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 120.391 (2011) −3.440 (2004) | ||
Dentsitatea | 318 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1140 | ||
Ordu eremua | UTC±00:00 | ||
Hiri senidetuak | Kamienna Góra, Vierzon, Pontevedra, São Domingos (en) , El Jadida, Recife eta Svishtov (en) | ||
cm-barcelos.pt |
Historia
aldatuLehenengo asentamendua erromatarren garaikoa izan zen. 1140 urtean Alfontso I.a Portugalgoak herri foruak eman zizkion eta XV mendean Bragantzako dukeek beren egoitza bihurtu eta herria nabarmen hazi zen. 1755eko Lisboako lurrikarak Dukeen jauregia suntsitu zuen eta gaur egun aire libreko museoa da.
Barcelosko oilarraren kondaira
aldatuPortugalgo ezagunenetakoa da eta herrialdeko sinbolo bihurtu da. Kondairak dioenez Donejakue bidea egiten ari zen erromes galiziar bat Barcelosko hiritik ateratzen ari zela atxilotu egin zuten terrateniente bati dirua lapurtu ziola esanez eta urkatzera zihoazenean honek epailearen aurrera eramateko eskatu zien guardiei. Hau oilasko errea jkaten ari zen eta erromesak esan zion bera errugabea zela eta froga jaten ari zen oilaskoa zutitu eta kantuan hasiko zela.
Epaileak ez zion kasurik egin baina erromesa urkatu zuten unean oilaskoa zutitu eta kantari hasi zen. Epailea berehala joan zen urkatuaren bila eta bizirik zegoela ikusi zuen, korapiloa gaizki eginda egoteagatik salbatu zen galiziarra.
Banaketa administratiboa
aldatu2008an 89 fregesia zituen, Portugal guztian fregesia gehien zituen udalerria zen, baina ondoren fregesiak batzuk fusionatu eta gaur egun 60 ditu.
Fregesiak
aldatuDemografia
aldatuBiztanleriaren bilakaera (1801 - 2011)[1] | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1801 | 1849 | 1900 | 1930 | 1960 | 1981 | 1991 | 2001 | 2011 |
78 934 | 40 859 | 46 953 | 58 360 | 83 211 | 103 773 | 111 733 | 122 096 | 120 391 |
Ondasun nabarmenak
aldatu- Bragantzako dukeen jauregiaren hondarrak.
- Barcelosko zubia.
Iruditegia
aldatu-
Bragantzako dukeen jauregia.
-
Bragantzako dukeen jauregia.
-
Barcelosko eliza nagusia.
-
Udaletxea.
-
Ate berriko dorrea.
-
Manhenteko eliza.
-
Barcelosko zubia.
Herritar ezagunak
aldatu- Hugo Viana, futbol jokalaria (1983an jaioa).
Hiri senidetuak
aldatuErreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Portugesez) Barcelosko udalaren webgunea.