Droga psikoaktibo
Droga psikoaktiboak substantzia kimikoak dira, gorputzera sartzen direnean nerbio-sistema zentralean zuzeneko efektua eragiten dutenak, bere funtzio espezifikoetan aldaketak eraginez, hala nola pertzepzioa, gogo-aldartea eta portaera aldatuz zein mina sentitzea eragotziz.
Historia
aldatuIkerketa arkeologikoek frogatu duten bezala, substantzia psikoaktiboen kontsumoa historiaurretik dator[1]. Adibidez, ikusi da, duela 8.000 urte baino gehiago hainbat landareren hostoak jaten zituztela, gehienbat koka landarearenak.
Hasiera batean historiaurrean substantzia horiek medikuntzarako bakarrik erabiltzen zirela uste bazen ere, norberaren kontzientzia aldatzeko ere baliagarriak direla jakin zen[1]. Gainera, erabilera horrek egarria, gosea eta desira sexualaren adinako garrantzia zuela defendatu zuten askok. Alegia, ideia horren defendatzaileek uste zuten drogen erabilera irrika fisikotik haratago doala, gizakiak patu pertsonaletik eta bizitzako eguneroko egoeretatik errealitate garaiago batera emateko balio dutela baizik.
XX. mendean zehar, mundu osoko gobernu askok drogen erabilera delitu bezala kontsideratu zuten eta horien erabilera, ekoizpena eta banaketa debekatu zuten[2]. Adibidez, Ameriketako Estatu Batuetan, alkohola kontsumitzea debekua izan zen 13 urtetan zehar. Hala ere, hainbat gobernuk ondorioztatu dute legalak ez diren drogen erabilera ezinezkoa dela kriminalizazioaren bidez gelditzea, izan ere, gaur egungo droga-politikek porrot egin dute delinkuentzia, adikzio, salmenta eta erabilerari dagozkienez, besteak beste. Politika horien ondorio izan da gizarteko arazoak areagotzea eta okertzea.
Hainbat herrialdetako osasun-zerbitzuek kalteak murrizteko mugimendu bat sortu dute, non legez kanpoko sendagaien erabilera ez den onargarria ezta sustatzeko modukoa ere. Aitzitik, zerbitzuak eta laguntza ematen dira erabiltzaileek egiazko informazioa izan dezaten, eta horien erabileraren ondorio negatiboak minimiza daitezen.
Sailkapena
aldatuEgitura kimikoaren arabera sailkatzen dira substantzia psikoaktiboak, hurrengo taldeetan banatuta:
TALDEAK | MOTAK | ADIBIDEAK |
---|---|---|
Alkohola | Hartzituak, destilatuak eta likoreak | |
Haluzinogenoak | LSD, DMT edo meskalina besteak beste | |
Disoziatiboak | Ketamina | |
Sintetikoak | Extasia (edo MDMA) | |
Psikoestimulanteak | Kokaina, anfetamina, tabakoa, kafeina eta xantina, besteak beste. |
Erabilerak
aldatuAnestesia
aldatuDroga psikoaktiboen artean daude pertsonen min fisikoa edo bestelako sentsazioak blokeatzeko erabiltzen diren anestesiko orokorrak. Anestesiko askok kontzientzia galtzea eragiten dute, horrela, prozedura medikoak min fisiko eta trauma emozionalik gabe egitea ahalbidetuz.
Min kudeatzailea
aldatuPsikofarmakoak sarritan medikuak preskribatzen ditu mina kontrolatzeko. Minaren esperientzia subjektiboa nagusiki peptido opioide endogenoek erregulatzen dutenez, mina askotan sistema neurotransmisorean jarduten duten psikoaktiboekin maneia daiteke. Droga mota hauek mendekotasun handia sor dezakete, eta narkotiko opiazeoak dituzte, hala nola, morfina[3] eta kodeina. Aspirina eta ibuprofenoa ere talde honen barruan sartzen dira.
Gaixotasun mentalak
aldatuMedikamentu psikiatrikoak gaixotasun mentalak eta emozionalak kudeatzeko, eta baita jokabide desafiatzaileak gainditzeko erabiltzen diren psikoaktiboak dira. Sei talde nagusitan banatzen dira:
TALDEA | ERABILERA | ADIBIDEAK |
---|---|---|
Antidepresiboak | Depresio kimikoa, distimia, antsietatea, elikadura-nahasteak eta nortasunaren-muga nahasteak tratatzeko. | |
Estimulanteak | Arreta-defizitak eragindako asaldurak, hiperaktibitate eta narkolepsiarekin tratzeko. Pisua murrizteko. | |
Antipsikotikoak | Eskizofrenia edota mania larriak bezalako nahasteak tratatzeko. Depresio klinikoa arintzeko ere erabiltzen da. | |
Antsiolitikoak | Antsietatea tratatzeko. | |
Umore egonkortzaileak | Nahaste bipolarra edota nahaste eskizoafektiboa tratatzeko. | |
Depresoreak | Hipnotiko, lasaigarri eta anestesiko (dosiaren arabera) gisa. |
Gainera, gaur egun, hainbat medikamentu psikiatriko erabiltzen dira zenbait adikzio tratatzeko. Medikamentu horien guztien menpean egoteak, ordea, burmuinean aldaketak eragin ditzake, eta horiek onuragarriak edo kaltegarriak izan daitezke[3].
Legezkotasuna
aldatuLegeak ez du debekatzen alkohola, tabakoa, azukrea, kafeina edota farmako psikotropikoen (lasaigarriak, anfetaminak, analgesikoak) erabilera. Oro har, estimulatzaileetan edo depresoreetan dituzten ondorioen arabera sailkatzen dira.
1961ean itun bat sinatu zen, non sendagai bakoitzaren legezkotasunerako egutegiak ezarri ziren[2], eta aisialdirako drogen mendekotasunaren aurka borrokatzeko nazioarteko akordio bat ezarri zen, programatutako drogen salmentaren, trafikoaren eta kontsumoaren aurka borrokatuz.
Adikzioa eta dependentzia
aldatuSubstantzia psikoaktibo batek adikzioa eragin duela esan ohi da kontsumitzaile batek sustantzia konkretu bat hartzeari uzten dionean abstinentzia-sindromea pairatzen duenean.
Dependentzia ordea bi motatan sailka daiteke:
- Mendekotasun fisikoa: erabiltzaile batek beharrezkoa duenean psikoaktiboa, deserosoak edo mingarriak diren sintomak baretzeaz gain, medikoki kaltegarriak diren abstinentzia-sintomak saihesteko.
- Mendekotasun psikologikoa:
- Kontsumitzen uztean, abstinentzia-sindromea eragiten duenean.
- Kontsumitzailea berrerortzera eramaten duenean.
- Helburu terapeutikoetarako erabiltzen ez denean.
- Kontsumitzailearen gogamenaren ohiko funtzioetan aldaketak eragiteko gaitasuna duenean.
Efektuak
aldatuDroga psikoaktiboek pertsona baten neurokimikari eragiten diote aldi baterako. Horrek, era berean, aldartean, ezagutzan, pertzepzioan eta portaeran aldaketak eragiten ditu. Sistema neurotransmisore partikularren aktibitatea areagotzen duten sendagaiei agonista eta murrizten dutenei antagonista deritze.
Substantzia psikoaktibo baten eraginpean egoteak aldaketak eragin ditzake neuronen egituran eta funtzioan. Neurotransmisore jakin baten antagonistekiko esposizioak, bereziki, neurotransmisore horren hartzaile kopurua handitu dezake edo neurotransmisoreekiko sentikorragoa bihurtu. Alderantziz, hartzaileen gehiegizko estimulazioak, tolerantzia sortu eta hartzaile horien kopurua eta sentikortasuna murriz dezake[4].
Antidepresiboekiko eta/edo antsiolitikoekiko mendekotasun fisikoa depresio edo antsietate larriagoak eragin ditzake, hurrenez hurren, abstinentzia-sintoma gisa.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b Pinto Nuñez, Pedro. (1998). Las drogas en la historia. .
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Jurídicas, Noticias. «Historia de las drogas y de la guerra de su difusión · Noticias Jurídicas» Noticias Jurídicas (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Morfina: potente analgésico altamente adictivo | Forum Terapeutic. 2022-05-09 (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Drogadicción (trastorno de consumo de sustancias) - Síntomas y causas - Mayo Clinic» www.mayoclinic.org (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).