Distimia[1], nahasmendu distimikoa[2] eta depresio-nahasmendu iraunkorra ere deitua, gogo-aldartearen nahasmendu kroniko bat da, depresio-nahasmendu larrien antzeko ezaugarriak, baina ez hain larriak, dituena. Azken horrekin alderatuta, nahasmendu distimikoaren gertakari depresibo handienak tarteagoak, ez hain biziak eta iraunkorragoak dira.[3]
Bere jatorria genetiko-hereditarioa dela uste da, eta bere garapenean faktore psikosozialek eragiten dutela, deserrotzea edo haurtzaroko estimulu eta saririk eza, besteak beste.