Krisi maniatikoak eta melankoliazkoak gertatzen diren psikosia
Desoreka bipolarra edo psikosi maniako-depresiboa —bipolaritate edo polobitasun izenez ere ezaguna— gizakiarengan ezohiko aldarte aldaketak eragiten dituen nortasunaren nahasmendu bat da: tarteka depresio fasea eragiten du, eta tarteka euforia fasea.
Kognizio eta gogo-aldarte ezohikoak eragiten ditu, eta garuneko neurotransmisoreetako desoreka baten ondorioz gertatzen da. Desoreka bipolarra ez da aldi labur batean emozio batetik bestera igarotzen den egoera animikoa (adibidez, negarrez ari denean barre egitea). Desoreka horrek hainbat hilabetez edo urtez eragiten dio gizabanakoari.
Desoreka bipolarrak berdin eragiten die gizonei eta emakumeei. Ia beti 15 eta 25 urte bitartean hasten da buruko gaitz hau. Arrazoi zehatza ez da ezagutzen, baina maizago agertzen da nahaste hori duten pertsonen senideen artean. Desoreka bipolarra duten pertsona gehienek ez dute gaitz honen kausa argirik.