Adikzio
Artikulu edo atal hau «Menpekotasuna» artikuluarekin batu dadila proposatu da. (Eztabaida) |
Adikzioa (latinez addictus) edo mendekotasuna substantzia edo jokamolde konkretu batekiko nahigabeko atxikimendua sortzen duen burmuineko gaixotasuna da. Substantziaren erabileraren bidez asetzen da, eta beraz, asetze hori gauzatzeko bilaketa patologikoak ezaugarritzen du adikzioa.
Honek, jokaerak kontrolatzeko ezgaitasun bat suposatzen du, kontsumorako premiazko desira, honi uko egiteko zailtasuna, jokaerak suposatzen dituen arazoak (harreman interpertsonal eta intrapertsonalean) antzemateko murrizketa. Honen ondorioz, adikzioa jasaten duenaren bizi kalitatea kaltetzen da (lanean, ikasketetan, harremanetan, familian…).
Neurozientziaren arabera, sustantzienganako adikzioa eta jokamoldeenganako adikzioa oinarri neurobiologikoak partekatzen dituztela.
Sustantzia psikoaktiboen kontsumoaz gain, beste jokamolde eta prozesu batzuetara ere ikusten dira adikzioak, halaber, sexua, jokoa, pornografia, telebista, kirola, teknologia, mugikorra, Interneta…
HistoriaAldatu
Zibilizazioaren hasieratik existitu izan den zerbait da ezaugarri psikoaktiboak dituzten subtantzienganako mendekotasuna. Aintzinako gizakiaren aurretiko primateek ere fruitu helduenganako gustu bat zutela uste da, alkoholera irakinda zuten azukre kopuruaren ondorioz. Horrek baliteke eboluzionalki alkohol edarienganako erakarpen bat edukitzera eraman izana.
Sustantzienganako mendekotasunaAldatu
Sustantzienganako adikzioa jasankizun kroniko, progresibo eta batzuetan hilgarria da, droga hauen kontsumoan ezaugarritzen delarik, honek dituen ondorio kaltegarriez gain. Horregatik, burmuineko gaixotasun bat kontsideratzen da, sustantzia psikoaktibo hauek eta honek suposatzen dituzten jokaerek burmuin organoko zenbait sailen estruktura eta funtzionamendua aldatzen baitu.
Norbanakoaren pentsamendu eta jokaerak kontsumitzen dituzten desirengandik osatuta dago, eta hauek lortu nahi den sentsazio eta efektu…
Ohitura eta influentzia kontsumistetaz aparte, adikzioak mendekotasunak dira, ondorio larriak ekartzen dituztenak. Ondorioak norbanakoaren bizitza pertsonal eta sozialean eragiten dute, eta baita osasun egoeran (fisiko eta mentalki), eraginkorki funtzionatzeko gaitasuna kentzen digute gainera. Norbait mendekotasunean bizi da, mendekotasun horren objektu den hori gabe ezin denean bizi, eta beraz jarraikortasunez bilatzen duelarik.
Mendeko pertsonak ez du kontrolatzen adikzioa, honen arabera bizi delako, eta honako hau da ardatza eta errutina guztien baldintzatzailea. Errutina horretatik irtetzen saiatzen bada, antsietate arazoak jasaten ditu, eta orokorrean mendeko objektu hori kontsumitzen amaitu dezake. Kontsumitzeari uztean, hasieran “mono” deituriko fase bat bizitzen du norbanakoak.
Europan, gehien kontsumitzen den droga ez legalizatua Cannabis-a da.
AbstinentziaAldatu
Abstinentzia gorputzaren erreakzioa da, mendeko den substantzia horri uko egitean sortzen dena. Substantzia gabe, honengandik dependentzia zuten organismoko osagaien funtzioak aldatu egiten dira. Ezegonkortasun kimiko eta hormonalak, eta larritasun psikologikoa bizitzen du, substantzia hartu arte berriz.
TolerantziaAldatu
Tolerantzia abstinentzia sindromearen zeharkako fenomeno bat da. Honi, substantziaren dosi kantitatea handitzeari dagokio, nahi izandako efektu horiek lortzeko, hau da, “mono”a kentzeko. Kontsumo jarraiaren ondorioz sortzen diren ezegonkortasun kimikoen ondorioz da.
InterbentzioakAldatu
Errehabilitazio eta auto-laguntza programa tradizionalez gain, hainbat iniziatiba daude prebentzio eta laguntza terapeutikoari dagokionez adikzioari aurre egiteko. Adibidez, opiazioenganako mendekotasunaren aurrean egiten den tratamendua “metadona”-ren bitarteko mantentzearekin egiten da.
Beste modu bat, buprenorfina bezalako medikamentuen bidezko terapia da, metadona baino hobea askoren ustez. Honek opiazeo hauen efektuak blokeatzen ditu, baina soilik erreakzio leunak sortzen ditu.
Ikerketa berri batek dioenaren arabera, antigorputzak ere garatu daitezke medikamentu espezifiko bati aurre egin ahal diotenak, plazer efektuak nulu bihurtuz. Gaur egun, kokaina, heroina, metanfetamina eta nikotinarenganako mendekotasunaren aurkako bakunak ere sortu dira, proba kliniko ezberdinen bidez eraman dira aurrera, eta prebentzio lanerako emaitza onak ikusi dira, errehabilitaziorako bezala.
Beste tratamendu metodo bat, Estimulazio Zerebral Sakona (ECP gazteleraz) da, eta prozedura hau burmuineko zenbait sailetara abiatzean zentratzen da.
Jokamolde mendekotasunaAldatu
Mendekotasuna ez da soilik substantziekiko. Esaterako, erosketak egiteko, sexurako, jateko, jokorako, kirolerako... Eta batzuetan mendekotasuna ez da soilik zerbait egitea, baizik eta zerbait ez egin edo saihestea. Honi dilazioa edo prokastinazioa deitzen zaio, momentu oro “ez egitearen” edo berandututzearen dinamikan sartzea.
Mekanismo biologikoakAldatu
Zenbait ikerketek mekanismo biologikoak presente daudela argudiatzen dute zientifikoki. Hala, norbanakoaren natura biologikoak zenbait erabaki eta ekintza azaltzen ditu. Horrela, informazio genetikoa belaunaldiz belaunaldi pasatzen dela ikusi da. Beraz, mendekotasunak ere, DNA (azido desoxirribonukleiko) eta herentzia genetikoarengandik transmititu daitezke.
Nerabezaroa da etorkizunean mendekotasunen aurrean ahulago izateko bizitzako etapa zailena. Izan ere, garai honetan gure burmuinak garapen neurologiko kritiko batean dago, honen moduko egoeren aurrean oso minbera dena. Beraz, burmuinean ematen diren aldaketen ondorioz, errazago erori gaitezke mendekotasunean.
Burmuineko zenbait sail mendekotasunaren mekanismo biologikoetan nahasita daude, batez ere dopaminaren askapenak, zenbait farmako ezberdinen irenstearen bidez askatzen dena.
Ikus gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |