Komi edo Komien Errepublika[1] (errusieraz: Респу́блика Ко́миtranslit.: Respublika Komi; komieraz: Коми РеспубликаKomi Respublika) Errusiako subjektu federal bat da, errepublika bat zehazki, Ipar-mendebaldeko Barruti Federalean kokaturik dagoena. 415.900 km²ko eremua du, eta 2010ean 901.189 biztanle zituen[2]. Hiriburua Syktyvkar da.

Komi
 Errusia
Ereserkia
National Anthem of the Komi Republic (en) Itzuli
Administrazioa
Izen ofizialaРеспублика Коми
Estatu burujabe Errusia
ISO 3166-2RU-KO
HiriburuaSyktyvkar
GobernuburuaVladimir Uyba (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak64°17′N 54°28′E / 64.28°N 54.47°E / 64.28; 54.47
Azalera416.800 km²
MugakideakArkhangelsk oblasta, Nenetsia, Tiumen oblasta, Jamalia-Nenetsia, Khanti-Mansi, Sverdlovsk oblasta, Perm kraia, Kirov oblasta, Perm Oblast (en) Itzuli, Gaynsky District (en) Itzuli eta Cherdynsky District (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria813.590 (2021eko urtarrilaren 1a)
−27.283 (2018)
Dentsitatea1,95 bizt/km²
Hizkuntza ofizialaerrusiera eta komiera
Ordu eremuaMoskuko Ordua, UTC+03:00 eta Europa/Mosku
Matrikula11
rkomi.ru

Geografia aldatu

 

Komi Europako Errusiaren ipar-ekialdean, Uralen eta Ekialdeko Europako ordokiaren artean, kokatutako errepublika da Zirkulu polar artikotik harantz hedatzen dena. Ipar-mendebalde eta iparraldean Nenetsiarekin du muga, ekialdean Jamalia-Nenetsia eta Khanti-Mansirekin, hego-ekialdean Sverdlovsk oblastarekin, hegoaldean Perm kraia eta Kirov oblastarekin eta mendebaldean Arkhangelsk oblastarekin. Petxora eta Vytxegda dira ibai nagusiak.

Klima gogorra da, negu luze eta hotzak eta uda freskoekin. Syktyvkarren urtarrileko batez besteko tenperatura -15 °C da, eta uztailekoa 17 °C. Urteko prezipitazioa 500 mm ingurukoa da Petxora arroaren behealdean eta 610–760 mmkoa Uralen mazeletan. Landarediari dagokionez, ipar-ekialdeko muturrean tundra dago (goroldio, liken eta zuhaixka nanoak) eta taiga hegoalderago[3].

Syktyvkar (hiriburua), Vorkuta, Ukhta, Usinsk, Petxora, Vuktyl, Inta eta Sosnogorsk hiri nagusiak dira[4].

Ekonomia aldatu

Mea ustiakuntzan (harrikatz hobiak Vorkutako arroan; petrolio hobiak Petxora arroan; gas hobiak), abere hazkuntzan (behi eta elur-orein azienda), baso ustiakuntzan eta industrian (larrugintza, petrolio findegiak, eraikuntzarako gaiak, zurgintza, kimika industria, janari industria) oinarritzen da bertako ekonomia jarduera nagusia.

Historia aldatu

Errusiako printzerriaren mende gelditu zen Komien herria XIV. mendean. Sobietarren gobernua ezarri zen bertan 1918. urtean. Boltxebikeak eta errusiar zuriak borrokatu ziren Komien lurraldea berenganatu nahirik (1919-1920). Urtebete geroago egin zuten oblast autonomo eta 1936an errepublika autonomo.

1917ko Errusiar Iraultzaren ostean Komira iritsi ziren kolonoetako asko Gulageko presoak ziren, ehunka mila igorri baitzituzten SESBeko eskualde artikoetara, gatibu lanak egitera. Lan esparruen inguruan hiriak sortu ziren, preso osteek tundra eta taiga eremu birjinak landu ostean. Lehenbiziko meatzea, "Rudnik 1.a", Vorkuta hiria bilakatu zen, eta antzeko jatorria dute errepublikako gainerako hiriek: Syktyvkar, Ukhta, Petxora eta Intak. Horrez gain, presoek eraiki zituzten Komiko errepide eta burdinbideak, eta baita lehenbiziko industria-azpiegitura ere[5].

Demografia aldatu

2010ean 901.189 biztanle zituen. Komi edo zirianoek (%23,7), errusiarrek (% 65,1) eta ukrainarrek nahiz bielorrusiarrek (% 5,2) osatzen dute biztanleria[2].

Talde
etnikoa
1926ko errolda1

(1926ko lurraldea)

1926ko errolda

(egungo lurraldea)

1939ko errolda 1959ko errolda 1970ko errolda 1979ko errolda 1989ko errolda 2002ko errolda 2010ko errolda
Kopurua % Kopurua % Kopurua % Kopurua % Kopurua % Kopurua % Kopurua % Kopurua % Kopurua %
Komiak 191.245 %92,2 195.400 %86,9 231.301 %72,5 245.074 %30,4 276.178 %28,6 280.798 %25,3 291.542 %23,3 256.464 %25,2 202.348 %23,7
Errusiarrak 13.731 %6,6 28.300 %12,6 70.226 %22,0 389.995 %48,4 512.203 %53,1 629.523 %56,7 721.780 %57,7 607.021 %59,6 555,963 %65,1
Ukrainarrak 34 %0,0% 200 0,1 6.010 %1,9 80.132 %9,9 82.955 %8,6 94.154 %8,5 104.170 %8,3 62.115 %6,1 36.082 %4,2
Nenetsak 2.080 %1,0 1.000 %0,4 508 %0,2 374 %0,0 369 %0,0 366 %0,0 376 %0,0 708 %0,1
Tatariarrak 33 %0,0 709 %0,2 8.459 %1,0 11.906 %1,2 17.836 %1,6 25.980 %2,1 15.680 %1,5 10.779 %1,3
Bielorrusiarrak 11 %0,0 3.323 %1,0 22.339 %2,8 24.706 %2,6 24.763 %2,2 26.730 %2,1 15.212 %1,5 8.859 %1,0
Besteak 180 %0,1 6.919 %2,2 59.826 %7,4 56.485 %5,9 62.921 %5,7 80.269 %6,4 61.474 %6,0 40.272 %4,7
1 Komien Oblast Autonomoaren lurraldea ez zen bat etortzen Komien Errepublikarenarekin.

Erreferentziak aldatu

  1. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman izena izeneko erreferentziarako
  2. a b «Всероссийская перепись населения 2010 года. Том 1 2010eko Errusiako erroldaren emaitzak, 1. liburukia» Gks.ru
  3. Komi[Betiko hautsitako esteka] Global.britannica.com
  4. Komi Berriaren Estilo Liburua. Berria.info
  5. Anne APPLEBAUM: Gulag (Penguin Random House Grupo Editorial, 2012: ISBN 8499922295) Books.google.es

Kanpo estekak aldatu

  Artikulu hau Errusiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.