Vilumako gudua
Vilumako gudua, Sipe-Sipeko gudua ere deitua, Argentinako Independentzia Gerrako liskar armatua izan zen. 1815eko azaroaren 29an gertatu zen, Peru Garaiko Kanpainaren baitan, Peruko Errege Armadaren eta Rio de la Platako Probintzia Batuetakoaren artean. Joaquín de la Pezuela zen espainiar erregezaleen burua, eta José Rondeau platatarrena.
Vilumako gudua | |
---|---|
Mota | gudu |
Honen parte da | Ameriketako Espainiar lurraldeen independentzia gerrak |
Data | 1815eko azaroaren 28a |
Kokaleku | Cochabambako departamendua |
Parte-hartzaileak | |
Erregezaleak nagusitu ziren eta, era horretan, eragotzi zuten Peru Garaia[oh 1] Probintzia Batuen esku geratzea.[1] Argentinako indar independentistek izandako porrotik handientzat hartzen da, Huaquiko hondamendiaren ondoren.
Oharrak
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Santiesteban, Pablo. Viluma: los sureños que lucharon en el Alto Perú. diariofutrono.cl (Noiz kontsultatua: 2024-3-7).