Jujuy probintzia
Argentinako probintzia
Jujuy Argentinako 23 probintzietako bat da. Herrialdearen ipar-mendebaldean dago, Bolivia eta Txileko estatuen mugan. 53.219 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 2022an 797.955 biztanle zituen.[1] Hiriburua San Salvador de Jujuy da.
Geografia
aldatuMugakideak hauek ditu: mendebaldean Txile, ekialdean eta hegoaldean Salta probintzia eta iparraldean Bolivia. Argentinako herrialde menditsuena da (Andeak).
Ekonomia
aldatuMeatzaritza aberatsa da oso: burdina, eztainua, urrea, zilarra eta antimonioa ustiatzen dira, besteak beste. Nekazaritzan azukre-kanabera, fruituak eta barazkiak dira lantzen diren gai nagusiak. Azukre eta burdingintza industriak daude.
Historia
aldatuXII. mendetik inka inperioko lurraldea izan zen eta haien azken agintariarengandik datorkio izena herrialdeari.
Iruditegia
aldatuErreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2015/08/17 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Argentina: Provinces. citypopulation.de (Noiz kontsultatua: 2022-6-21).
Kanpo estekak
aldatu- Probintziaren webgune ofiziala Jujuy.gov.ar