Salta
Salta Argentinako ipar-mendebaldeko hiria da, Saltako probintziaren hiriburua. Andeen ekialdean dago, Lermako haranean, 1.187 mko garaieran, Arenales ibaiaren ertzean. Boliviako Santa Cruz de la Sierra eta Txileko Antofagasta hirietatik hurbil dago. 2010ean 535.303 biztanle zituen[1].
Salta Ciudad de Salta Ciudad de Salta | |||
---|---|---|---|
Argentinako hiria | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Argentina | ||
Salta | |||
Jatorrizko izena | Ciudad de Salta | ||
Posta kodea | A4400 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 24°47′18″S 65°24′38″W / 24.7883°S 65.4106°W | ||
Altuera | 1.187 | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 535.303 (2010) | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1582 (egutegi gregorianoa) | ||
Telefono aurrizkia | 387 | ||
Ordu eremua | UTC−03:00 | ||
Hiri senidetuak | Maracay, Tarija eta Calama | ||
http://www.municipalidad-salta.gov.ar/ www.municipalidad-salta.gov.ar/ |
Historia
aldatu- Hernando de Lermak fundatu zuen hiria, 1582ko apirilaren 16an.
Klima
aldatuDatu klimatikoak (Salta, Argentina) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 27.4 | 26.1 | 24.8 | 22.6 | 21 | 19.1 | 20.2 | 22.3 | 23.5 | 26.4 | 27.4 | 27.8 | 24.1 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 21.2 | 20.1 | 18.9 | 16.2 | 13.3 | 10.1 | 10.1 | 12.3 | 15.0 | 18.7 | 20.3 | 21.2 | 16.45 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 16.1 | 15.6 | 14.7 | 11.6 | 7.7 | 3.8 | 2.9 | 4.5 | 7.4 | 11.3 | 13.9 | 15.5 | 10.4 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 182 | 162.9 | 118.3 | 36.6 | 8.6 | 2.6 | 3.5 | 4.2 | 6.6 | 26.1 | 65.3 | 138 | 754.7 |
Hezetasuna (%) | 78 | 82 | 84 | 84 | 81 | 76 | 70 | 63 | 60 | 61 | 67 | 73 | 73.25 |
Iturria: Climate Charts.[2] |
Ekonomia
aldatuNekazaritza produktuen (arroza, artatxikia, tabakoa, kotoia, barazkiak, zitrikoak) merkataritza, finantzak eta industria (janari industria, larrugintza, zurgintza) dira ekonomia jarduera nagusiak. Turismoak ere garrantzi handia dauka; aipagarriak dira XVIII. mendeko San Francisco eliza eta San Bernardo komentua eta mende bereko jauregiak.
Iruditegia
aldatu-
Plaza nagusia
-
Casero kalea eta San Francisco eliza
-
Mirakuluaren jaia
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ 2010eko erroldaren emaitzak: Saltako probintzia. censo2010.indec.gov.ar (Noiz kontsultatua: 2015-09-26).
- ↑ Salta Aero., Argentina: Climate, Global Warming, and Daylight Charts and Data, climate-charts.com