Joaquín de la Pezuela
Joaquín de la Pezuela y Sanchez de Aragón (Naval, Huesca, 1761eko maiatzaren 21a – Madril, 1830eko irailaren 16a)[1] Vilumako lehenbiziko markesa, espainiar noblea, militarra eta politikaria izan zen. 1816-1821 bitartean, Peruko erregeorde kargua bete zuen.[2]
Joaquín de la Pezuela | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Naval, 1761eko maiatzaren 22a | ||
Herrialdea | Espainia | ||
Heriotza | Madril, 1830eko irailaren 16a (69 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | gudaria eta politikaria | ||
Zerbitzu militarra | |||
Gradua | jeneral | ||
Parte hartutako gatazkak | Ameriketako Espainiar lurraldeen independentzia gerrak | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | erromatar katolikoa | ||
Bizitza
aldatuJoaquín de la Pezuela Navalen jaio zen, Huescako probintzian, 1761eko maiatzaren 21ean, santandertar jatorriko familia kapare batean. 1775-1778 bitartean, Segoviako Artilleria Akademian ikasi zuen.[1] Gibraltarko setioan (1779-1783) borrokatu zen, eta urte batzuk geroago Gipuzkoan Konbentzioaren Gerran (1793-1794).[2]
1805ean, Peruko Erregeorderrira igorri zuten, non bigarren mailako karguak bete zituen. 1813an, José Fernando de Abascal erregeordeak Peru Garaiko armadaren buruzagi nagusi izendatu zuen. Manuel Belgrano garaitu zuen Vilcapugion (1813ko urriak 1) eta Ayohuman (1813ko azaroak 14), baina Juan Antonio Álvarez de Arenales gailendu zitzaion La Floridan (1814ko maiatzak 25).[2]
1815eko azaroaren 29an, Vilumako gudua irabazi zuen Rio de la Platako armadaren aurka; José Rondeau zen independentisten burua. Horren ostean, Peruko hogeita hemeretzigarren erregeorde izendatu zuen Fernando VII.ak. 1816ko uztailaren 7an kargua hartu zuenetik, egungo Argentinako eta Txileko independentisten aurka borrokatu zen, arrakastarik gabe. Izen ona galduz joan zen, eta 1821eko ekainaren 29an Peruko buruzagi liberalek kargugabetu zuten; José de la Sernak ordeztu zuen.[1]
Penintsulara itzulirik, Gaztela Berriko kapitain nagusi izendatu zuten 1825ean. 1830eko irailaren 16an hil zen Madrilen.[2][1]
Bibliografia
aldatu- Pezuela, Joaquín, Memoria de gobierno, Escuela de Estudios Hispano-Americanos, Sevilla, 1947.
- Bidondo, Emilio, La guerra de la independencia en el Alto Perú, Ed. Círculo Militar, Bs. As., 1979.
- Camogli, Pablo, Batallas por la libertad, Ed. Aguilar, Bs. As., 2005. ISBN 987-04-0105-8
- Frías, Bernardo, Historia del General Martín Güemes y de la Provincia de Salta, o sea de la Independencia Argentina, Salta, 1971.
- Mitre, Bartolomé, Historia de Belgrano y de la independencia argentina. Ed. Estrada, Bs. As., 1947.
- Ruiz Moreno, Isidoro J., Campañas militares argentinas, Tomo I, Ed. Emecé, Bs. As., 2004. ISBN 950-04-2675-7
- Yaben, Jacinto R., Biografías argentinas y sudamericanas, Ed. Metrópolis, Bs. As., 1938.
- Almanaque de Gotha - 2013, Volumen II, pp. 717-20.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d Joaquín de la Pezuela Sánchez. historia-hispanica.rah.es (Noiz kontsultatua: 2024-1-27).
- ↑ a b c d González de la Pezuela Griñán Sánchez de Aragón, Joaquín (1761-1830). pares.mcu.es (Noiz kontsultatua: 2024-1-26).