Paco Etxeberria

Gipuzkoar antropologo forensea
Pako Etxeberria» orritik birbideratua)
Artikulu hau Beasaingo medikuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Etxeberria».

Francisco "Paco" Etxeberria Gabilondo (Beasain, Gipuzkoa, 1957ko otsailaren 14a) auzitegi medikua da, antropologoa, espeleologoa, ikertzailea, EHUko Lege eta Auzitegi Medikuntzako irakasle titularra, Aranzadi Zientzia Elkarteko lehendakaria,[1] Espainiako Paleopatologia Elkarteko idazkaria, eta Euskal Kriminologia Institutuko zuzendariordea.

Paco Etxeberria
Francisco Etxeberria.JPG
Bizitza
Jaiotza Beasain1957ko otsailaren 14a (63 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Euskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak antropologoa, unibertsitateko irakaslea eta zientzialari forentsea
Lantokia(k) Donostia
Enplegatzailea(k) Euskal Herriko Unibertsitatea
Kidetza Aranzadi Zientzia Elkartea

Gipuzkoa Giza Eskubideak saria eman zion Gipuzkoako Foru Aldundiak 2006an.[2]

Irujo Etxea Elkarteak Manuel Irujo saria eman zion 2018an.

LanakAldatu

Gune arkeologikoetan, gorpu ateratze ugaritan hartu du parte, ikertzaile gisa: Napoleondar Gerretako soldaduen gorpuak, Espainiako Gerra Zibileko fusilatuenak... ateratze lanei ikuspegi zientifikoa emanez, betiere. Argitalpen ugari egin ditu, Euskal Herrian eta nazioartean, antropologiaz, paleopatologiaz, lege eta auzitegi medikuntzaz eta abarrez.[3]

Besteak beste, Euskal Herrian izadako tortura kasuak ikertu zituen 2017ko txostenean parte hartu zuen (hainbat kasu frogatutzat emanez)[4]. Ikerketa batzordeetan ere egin ditu agerpenak, frankismoaren garaian ustez lapurtutako haurren kasuan adibidez (frogarik ez dela esateko, kasu horretan)[5][6].

Lasa eta Zabalaren gorpuak identifikatzen jardun zuen; Víctor Jara txiletar abeslari egilearen gorpuzkiak hobitik ateratzen eta autopsia egiten; Salvador Allende Txileko lehendakariaren gorpuzkiak aztertzen; eta Kordoban (Espainia) eraildako Ruth eta Jose haurren hezurrak aztertzen, besteak beste.

ArgitalpenakAldatu

  • Estudio de la patología ósea en poblaciones de época alto medieval en el País Vasco: Santa Eulalia y los Castros de Lastra Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1984. ISBN 84-86240-12-3
  • Gaitza eta heriotza Euskal Herriko iraganean: hauen ikerketa paleopatologian zeha. Bilbo: Mensajero, 1995. ISBN 84-271-1938-0
  • Gipuzkoako karst eta leizezuloak. Carlos Galán, Francisco Etxeberria Gabilondo. Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia, Kultura eta Turismo Departamentua. 1994. ISBN 84-7907-132-X

SariakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. Aranzadiren webgunea: Curriculum Vitae
  2. «Francisco Etxeberria, Gipuzkoa Giza Eskubideak Saria 2006», Aranzadi Zientzia Elkartearen webguneko albistea.
  3. (Gaztelaniaz) Olaizola, Borja. (2013-05-11). «Paco Etxeberria, el lector de huesos» Diario Vasco.
  4. (Gaztelaniaz) «Gobierno vasco censa 4.113 casos de torturas y malos tratos en Euskadi entre 1960 y 2014 que afectan a 3.417 personas» La Vanguardia 2017-12-18 . Noiz kontsultatua: 2020-09-24.
  5. Press, Europa. (2013-06-24). «El forense Paco Etxeberria descarta que exista una trama de robo de bebés en Euskadi» www.europapress.es . Noiz kontsultatua: 2020-09-24.
  6. (Gaztelaniaz) Internet, Unidad Editorial. «La Sociedad Aranzadi ve casi 'imposible' que se hayan robado bebés en Euskadi» www.elmundo.es . Noiz kontsultatua: 2020-09-24.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu