Frankismoan lapurtutako haurren eskandalua

Frankismoan lapurtutako haurren eskandalua Francoren diktadura garaiko Espainiako historiako pasarte eztabaidagarria da. Batez ere XXI. mendean egindako salaketen bidez, lapurtutako haurrak 30.000 eta 300.000 artean izan zitezkeela salatu izan da publikoki.[1] Haur hauetako batzuk erregimenaren aldeko familiek adoptatu zituzten, beste asko ordea Auxilio Socialeko egoitzetan bildu zituzten.[2]

Haur errepublikanoak erbesteratu baino lehen.

Ustezko hobiratze faltsuak aldatu

Lapurretaren formetako bat, salaketa batzuen arabera, amari haurra hila jaio zela esatea izan zen, eta gezurrezko defuntzio prozedura eta hobiratzeak gauzatzen zirela ondoren, Frankismoaren sokako familiei eman haurra adopzio ezkutuan, Espainiako fiskal batek 2012an deskribaturiko modus operandi ustezkoan[3]. 2010etik, salaketa hauetarik 120 kasutan hilobiak ireki ziren, eta 117an haurren hondakin ziurrak aurkitu ziren, eta beste bitan, jaiotzako beste hondakin batzuk. Proba genetikoak egin ziren kasuetan, gurasoen ADN-a aurkitu ziren, lapurreta salaketak gezurtatuz[3].

Gaiaren inguruan Nafarroako Parlamentuak ikerketa batzordea izan zuen 2013an, eta aho batez onartu zen ebazpena, ez zela aurkitu haurren lapurretaren eta merkataritzaren frogarik Nafarroan[4]. Hala ere, 2017an haur lapurtuak frankismoaren biktimatzat hartzeko lege aldaketa onartu zuen Nafarroako Parlamentuak 2017an, bakarrik PPk bozkatu zuelarik kontra[5].

Gipuzkoako Batzar Nagusietan eta Eusko Legebiltzarrean egindako agerpen eta ikerketetan, Paco Etxeberria forentseak azalpenak eman zituen 2012an eta 2013an, hilobiratze faltsuak gezurtatuz. Etxeberriak legez kanpoko adopzioen aukera bai eman zuen posibletzat, ordea; baina irregulartasunak izatekotan ere, amaren borondatearen kontra haurra eskuetatik kendu izanaren kasuak ezinezkotzat jo zituen osasun zentro publikoen kasuan[6][7]. Ordea, kasuak ikertzeko eskatzen duten taldeek ez dituzte ontzat ematen Etxeberriaren txostenak[8].

Adopzioak aldatu

Adopzio irregularren kasuan, kasu bat iritsi zen epaiketara Espainian: Ines Madrigalek jarritako salaketaren ondorioz, bere kasua ebatzi zen. 1969an jaio zenean, Madrigalen adopzioa legez kanpo gertatu zela frogatutzat eman zuten epaiek, eta Eduardo Vela epailea kondenatu zuten[9]. Hala ere, Ines Madrigalek bere familia biologikoarekin kontaktatu zuenean, onartu zuen borondatezkoa izan zela adopzioan ematea[10].

Ascensión López andereak antzeko salaketa bat jarri zuen bere adopzioa tramitatu zuen Dolores Baena izeneko moja baten aurka, baina kasuak ez zuen aurrera egin epaitegietan. Alderantziz, monjak ustezko haur lapurturari (Lopezi) jarritako salaketak egin zuen aurrera, laidoagatik, eta Lopez kondenatu zuten[11].

Erreparazio proposamena aldatu

2020ko ekainean Espainiako Kongresuak lege proposamena tramitatu zuen haur lapurtuen kasuan erreparazioak bultzatzeko. Vox alderdiak bakarrik bozkatu zuen kontra[12][13].

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Psicosis colectiva: los bebés robados del franquismo... que nadie puede encontrar» El Confidencial 2019-07-18 (Noiz kontsultatua: 2020-09-24).
  2. (Gaztelaniaz) Prado, Benjamín. (2009-01-16). «¿Será usted un niño robado por el franquismo?» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2024-02-13).
  3. a b (Gaztelaniaz) Ansede, Manuel. (2018-10-19). «El análisis del ADN de 81 casos descarta que fueran bebés robados» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-09-24).
  4. «Aprobado el dictamen de la Comisión de Investigación sobre los supuestos robos de recién nacidos y adopciones irregulares | Parlamento de Navarra» www.parlamentodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2020-09-24).
  5. «Navarra incluye a los bebés robados en la lista de víctimas del franquismo» www.publico.es (Noiz kontsultatua: 2020-09-24).
  6. (Gaztelaniaz) Internet, Unidad Editorial. «La Sociedad Aranzadi ve casi 'imposible' que se hayan robado bebés en Euskadi» www.elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2020-09-24).
  7. Press, Europa. (2013-06-24). «El forense Paco Etxeberria descarta que exista una trama de robo de bebés en Euskadi» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2020-09-24).
  8. (Gaztelaniaz) SA, Baigorri Argitaletxea. (2014-06-21). «Asociaciones de bebés robados insisten en rechazar el informe de Paco Etxeberria» GARA (Noiz kontsultatua: 2020-09-24).
  9. (Gaztelaniaz) Pozas, Alberto. (2020-06-11). «El Supremo sentencia que el doctor Vela entregó una niña de forma ilegal en 1969» Cadena SER (Noiz kontsultatua: 2020-09-24).
  10. (Gaztelaniaz) EFE, RTVE es /. (2019-07-11). «La primera víctima de los bebés robados reconocida por los tribunales desvela que ha encontrado a su familia biológica» RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2020-09-24).
  11. (Gaztelaniaz) León, Diario de. «Un juez aplaza la entrada en prisión de la bebé robada Ascensión López» Diario de León (Noiz kontsultatua: 2020-09-24).
  12. «El Congreso da el primer paso para una ley de bebés robados» www.republica.com (Noiz kontsultatua: 2020-09-24).
  13. «Vox niega ahora el robo de bebés durante el franquismo» ElNacional.cat (Noiz kontsultatua: 2020-09-24).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu