Paco Etxeberria
- Artikulu hau Beasaingo medikuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Etxeberria».
Francisco "Paco" Etxeberria Gabilondo (Beasain, Gipuzkoa, 1957ko otsailaren 14a) auzitegi medikua da, antropologoa, espeleologoa, ikertzailea, EHUko Lege eta Auzitegi Medikuntzako irakasle titularra, Aranzadi Zientzia Elkarteko lehendakaria[1], Espainiako Paleopatologia Elkarteko idazkaria, eta Euskal Kriminologia Institutuko zuzendariordea.
Paco Etxeberria | |
---|---|
| |
Bizitza | |
Jaiotza | 1957ko otsailaren 14a (62 urte), 1957 (61/62 urte) |
Herrialdea |
![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | antropologoa, unibertsitateko irakaslea eta zientzialari forentsea |
Lantokia(k) | Donostia |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Kidetza | Aranzadi Zientzia Elkartea |
Gune arkeologikoetan, gorpu ateratze ugaritan hartu du parte, ikertzaile gisa: Napoleondar Gerretako soldaduen gorpuak, Espainiako Gerra Zibileko fusilatuenak... ateratze lanei ikuspegi zientifikoa emanez, betiere. Argitalpen ugari egin ditu, Euskal Herrian eta nazioartean, antropologiaz, paleopatologiaz, lege eta auzitegi medikuntzaz eta abarrez.[2] Lasa eta Zabalaren gorpuak identifikatzen jardun zuen; Víctor Jara txiletar abeslari egilearen gorpuzkiak hobitik ateratzen eta autopsia egiten; Salvador Allende Txileko lehendakariaren gorpuzkiak aztertzen; eta Kordoban (Espainia) eraildako Ruth eta Jose haurren hezurrak aztertzen, besteak beste.
Gipuzkoa Giza Eskubideak saria eman zion Gipuzkoako Foru Aldundiak 2006an.[3]
Irujo Etxea Elkarteak Manuel Irujo saria eman zion 2018an.
Eduki-taula
LanakAldatu
- Estudio de la patología ósea en poblaciones de época alto medieval en el País Vasco: Santa Eulalia y los Castros de Lastra Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1984. ISBN 84-86240-12-3
- Gaitza eta heriotza Euskal Herriko iraganean: hauen ikerketa paleopatologian zeha. Bilbo: Mensajero, 1995. ISBN 84-271-1938-0
- Gipuzkoako karst eta leizezuloak. Carlos Galán, Francisco Etxeberria Gabilondo. Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia, Kultura eta Turismo Departamentua. 1994. ISBN 84-7907-132-X
SariakAldatu
- 2006: "Gipuzkoa Giza Eskubideak Saria" (Gipuzkoako Foru Aldundia).
- 2007: "Rene Cassen Saria" (Eusko Jaurlaritza).
- 2013: "Humanitateak, Kultura, Arteak eta Giza Zientziak Saria" (Eusko Ikaskuntza).
- "9M Saria Desagertutako pertsonen alde” (Desagertutako Pertsonen Europako Fundazioa).
- 2018: "XVIII Manuel de Irujo Saria".
ErreferentziakAldatu
- ↑ Aranzadiren webgunea: Curriculum Vitae
- ↑ (Gaztelaniaz) Olaizola, Borja (2013-05-11) «Paco Etxeberria, el lector de huesos» Diario Vasco.
- ↑ «Francisco Etxeberria, Gipuzkoa Giza Eskubideak Saria 2006», Aranzadi Zientzia Elkartearen webguneko albistea.
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo loturakAldatu
- Urkiri Salaberriak eginiko elkarrizketa (gaztelaniatik euskaratua): «Zirrara handiena tratu txarrek eragiten didate, beste izaki bizidun bati nahita min eragite horrek», Euskonews, 379. zenbakia (2007. urtea).