Berun-gatzak larruazalaren bidez edo ahotik sartzearen ondorioz hartutako intoxikazio kronikoa, gehienetan berun-industrietan lan egiten dutenek izaten dutena
Saturnismoaberuna (Pb) ahotik edo larruazalaren bidez sartzearen ondorioz har daitekeen intoxikazio kronikoari deritzo. Saturnismoak anemia eragiten du, berunak odolean hemoglobinaren sintesia gelditzen duelako eta oxigenoaren garraioan eragiten duelako. Beruna metal astun neurotoxikoa denez, odolean egonez gero, burmuinetara heltzen denean kalte neurologiko atzeraezinak eragiten ditu.