Manufaktura
Manufaktura edo fabrikazioa lehengai eta bitarteko ondasunetatik bereziki azken kontsumitzailearentzako produktu bukatuak ekoizten dituen industriaren adarra da. Erdi manufakturatutako produktuen elaborazioaren prozesuak ere barnean hartzen ditu. Bigarren industria izenarekin ere ezagutzen da. Industria batzuek, erdieroale edo altzairuaren manufaturak, adibidez, fabrikazio hitza erabiltzen dute.[erreferentzia behar]
Jarduera industrial anitz biltzen dituen arren, eskulangintzatik teknologia aurreratu jardueretara, makineria arina eta eskulanaren erabilera handia manufakturen ezaugarri orokorrak izaten dira. Diseinu industrialarekin lotura estua izaten du.
Prozesua eskuzkoa izan daiteke (izenaren jatorria) edo makina bidezkoa. Produkzio handiagoa lortzeko, lan banaketaren teknika erabiltzen da, non, langile bakoitzak, lan osoaren zati txiki bat egiten duen. Honela, mugimenduak espezializatzen eta aurrezten dira, modu horretan, produkzio abiada handiagoa lortuz.
Artisautzatik egungo manufaktura 1780 aldean agertzen dela uste da, Britainia Handian jazo zen Industria Iraultzarekin batera, ordutik aurrera, Europa kontinental osora eta, ondoren, Ipar Amerikara eta mundu osora zabalduz.