Oriaren itsasadarra
Oria ibaiaren itsasadarrak balio natural eta paisajistiko handiko meandroak ditu eta, amaieran, Gipuzkoan egitura naturala ongien mantendu duen itsasadarra da. Harrigarria izan daiteke, Oria ibaia goiko beste tarteetan erabat degradatuta azaltzen baitzaigu. Itsasadar honek, nahiz eta gainerako guztien modura kanalizazioak, dragaketak eta lehorketa ugari pairatu izan, oraindik leku askotan bere jatorrizko izaera berreskuratzeko ahalmen handia du. Dena dela, espekulazio eta higiezinen interesen ondorioz, inguru honen etorkizuna ez da batere garbia.
Oriaren itsasadarra | |
---|---|
Geografia |
Deskribapena
aldatuOria ibaiaren azkeneko kilometroetan, mareen eragindako zonaldean, Gipuzkoako hezegune eta ibar garrantzitsuenetakoak eta baliotsuenak gordetzen dira. Usurbil herritik hasita Orioko bokaleraino beste garaietako paisaiak eta ekosistemak ikus daitezke, nahiz eta espekulazioaren presio ikaragarria izan. Eusko Jaurlaritzak 1998an egin zuen Euskal Autonomia Erkidegoko Hezeguneen Sektorerako Lurralde Planaren aurrerakinean zonalde hauek aipatu ziren [1] :
- Santiagoko padura
- Donparnasako padura
- Olaberrietako padurak
- Altxerri
- Santiagoko ibarrak eta padurak
- Itzaoko ibarrak eta padurak
- Saria Mendebaldeko ibarrak eta padurak
- Antillako hondartzak eta areatzak
- Torretxo hondartza
- Itsasaldeko marearteko lokatza
- Anibarko Portua
- Marrota
- Motondo itxitura
- Erriberako ibarra
- Izoztegiko urbazterrak
Zoritxarrez hauetako inguru batzuk dagoeneko erabat degradaturik daude, bereziki Orio herriko zonaldeak.
Hiru dira zonalde hau banatzen duten herriak: Usurbil, Aia eta Orio.
Garrantzi ekologikoa
aldatuOriaren itsasadarran aurki ditzakegun habitak eta ekosistemak oso arraroak bihurtu dira bai Gipuzkoan baita Euskal Herrian ere: dunak, padurak, ur-gezien hezeguneak... Oriako itsadarrean aldi berean ezaugarri garrantzi bat dugu: hezegunen inguruan nahiko ondo kontserbaturiko basoak aurki ditzakegu; horren ondorioz, kostaldeko beste tokitan aurkituko ez ditugun espezieak ikus ditzakegu hemen, batez ere urarekin lotuta bizi diren zenbait ugaztunen presentzia. Gaur egun oraindik itsadarra eta Pagoetako parkearen lotura mantentzeko aukera dugu.
Botanika
aldatuHauexek dira interes komunitarioko espezieak bezala aipatu diren landareak:
- Erodium cicutarium
- Oenothera biennis
- Ononis spinosa maritima
- Salix triandra
- Tetragonia tetragonoides
Zoologia
aldatuIkuspuntu honetatik herpetofauna izan daiteke balio handiena eskaintzen duena. Narrastiak eta anfibioak dira Oriako itsasadarraren espezie nagusiak. Datu hau fenomeno bitxi baten ondorioa da: Orian bi inguru klimatikoen muga dago, atlantikoa zein mediterraneokoa; ondorioz batekoa eta bestekoaren espezieak topa ditzakegu:
- Anfibioak: uhandre palmatua (Triturus helveticus), txantxiku arrunta (Alytes obstetricans), apo arrunta (Bufo bufo),baso-igel gorria (Rana temporaris) eta hegoaldeko zuhaitz-igela (Hyla meridionalis), azken hau interes komunitariokoa.
- Narrastiak: musker berdea (Lacerta viridis), horma-sugandila (Podarcis muralis), zirauna (Anguis fragilis), iparraldeko suge leuna (Coronella sustrises), suge gorbataduna (Natrix natrix) eta kantauriar sugegorria (Vipera seoanei). Hauekin batera interes komunitariokoa den Schreiber muskerra (Lacerta schreiberi).
- Hegaztien presentzia garrantzi handia du ere bai. Horien artean interes komunitariokoak diren lau espezie aipatuko ditugu: benarriz arrunta (Acrocephalus schoenobaenus), belatz handia (Falco peregrinus), amiamoko beltza (Ciconia nigra) eta mokozabal zuria (Platalea leucorodia).
- Ugaztunak: Interes komunitarioko bi espezie aipatu dira: ur-ipurtatsa (Mustela lutreola) eta ferra-saguzar mediterraneoa (Rhinolophus euryale)
- Arrainak: aipatzekoa da kodakaren presentzia (Alosa alosa).
Azkeneko hamarkadetan, gizakiaren eragina dela eta, beste zenbait espezie desagertu egin dira, zalantzarik gabe ezagunena txitxardinena.
Babespena
aldatu- Natura 2000 sarea
- Euskal Autonomia Erkidegoko Hezeguneen Sektorerako Lurralde Plana
Arazoak
aldatu- Azpiegiturak, bereziki trenbidea, kanalizazioak eta errepideen zabaltzea.
- Urbanizazio basatia
- Lur espekulazioa
- Kutsadura
- Pozoien erabilera
- Isileko ehiza
Portuak
aldatuZubiak
aldatuOriaren itsasadarra honako bi zubi hauek zeharkatzen dute:
Bibliografia
aldatu- Mikel Estonba: Euskal Herriko kostaldea. Elhuyar Kultur Elkartea, Usurbil, 1998.
- Mikel Estonba: Euskal Herriko hezeguneak. Elhuyar Kultur Elkartea, Usurbil, 2002.
Erreferentziak
aldatu- ↑ : Euskal Autonomia Erkidegoko Hezeguneen Sektorerako Lurralde Plana. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza, 1998.
Kanpo estekak
aldatu- Batasunaren Garrantzizko Lekuaren ezaugarriak.
- "Oria, negarra darion ibaia I", Jose Luis Terés-en artikulua Elhuyar aldizkarian.
- "Oria, negarra darion ibaia II", Jose Luis Terés-en artikulua Elhuyar aldizkarian.
Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |