Ireki menu nagusia

Kolaka edo kodaka (Alosa alosa) Clupeidae familiako arrain hezurduna da, Europan eta Marokon bizi dena[1]. Sardinaren antzekoa da. Atlantikoko Europa aldeko itsasertzeetan eta Mediterraneo itsasoko ekialdean bizi da. Bizi den itsasoetara isurtzen diren ibaietan erruten ditu arrautzak. Herrialde batzuetan oso aintzat hartua da jateko[2].

Kolaka
Alosa alosa.jpg
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaActinopteri
OrdenaClupeiformes
FamiliaClupeidae
GeneroaAlosa Alosa
Espeziea Alosa alosa
(Linnaeus, 1758)

Alosa, Clupeidae familiako arraina da. Antzina, arrunta zen Eskandinaviatik Mediterraneoko mendebalderaino baina egun, ez da batere arrunta iparraldeko Europan, eta Europako ibai askotatik desagertu dela uste da. Sardinaren familiako arraina dugu eta akula (Alosa fallax) bezala, espezie anadromoa da, hau da, itsasoan bizi den arren ibaietara doa ugaltzera.

DeskribapenaAldatu

50-70 cm inguruko arraina da eta gorputza dortsolateralki konprimatua du, ezkata handi eta finekin. Burua txikia da, goi-barailak behe-barailean ahoskatzeko koska bat duelarik. Operkuluak, ildo erradialak ditu. Genero berdineko beste espezieetatik bereizten duen ezaugarri nagusia lehen arku brankialean aurki dezakegu, espezie honek 80-130 brankiarantza baititu bertan. Sabelaldean, ezkatez osaturiko gila bat du. Hegatsetako erradioak bigunak dira eta 18-21 bizkar hegats ditu, 19-25 uzki hegats, 15-16 bular hegats (bizkar hegatsen jarraipen modura) eta pelbikoak 9. Albo-lerroan zehar aldiz, 60-70 ezkata izaten ditu. Bizkarraldea urdin kolorekoa da, iluna, eta alboak grisak edo zilarkarak, operkuluaren atzean orban ilun bat dutelarik, edo batzutan, bat baino gehiago (5-10) baina beti bat handiagoa[3].

BanaketaAldatu

Atlantikoko ipar-ekialdean zehar banaturik dago, Islandiatik Marokoraino, eta Mediterraneoko mendebaldean, Espainiatik Frantziaraino. Hala ere, Europako mendebaldean ia erabat desagerturik dago. Iberiar Penintsulako populaziorik garrantzitsuak Ebro ibaian, espeziea Tortosako presaraino (Tarragona) iristen delarik bertan; Miño ibaian Pontevedra inguruan; eta Guadalquivir ibaian, Huelvan, daude. Euskal Herrian, soilik Bidasoa ibaian aurki daiteke eta bertako populazioak gainbeheran daude.

HabitataAldatu

Kodaka espezie anadromoa da, hau da, ibaietan jaiotzen da baina bere bizitzaren gehiengoa itsasoan ematen du, soilik ugaltzeko bueltatuko delarik berriro ere ibaietara. Itsasoan dagonean, ur sakonetan eratzen ditu sardak. Maiz buztinetan harrapatuta ikusi dira, lehorte baldintzetara ondo moldatzen direla frogatuz[4].

ElikaduraAldatu

Itsasoan dagoen bitartean krustazeoz eta arrain txikiez elikatzen da baina ibaira doazenean, ez dira elikatzen.

Ugalketa eta ontogeniaAldatu

Apirila eta ekaina bitartean, kolakak ibaietara errutera igotzen dira, behin heldutasun sexuala lortu dutenean (3-7 urteren buruan). Arrautzak akulek baino zonalde altuagoetan jartzen dituzte eta jaiotako kolakek, ibaietan emango dituzte lehen bi urteak[4].

BizimoduaAldatu

Akularen antzeko bizimodua du eta hauekin askotan bat egiten dute euren habitatetan. Aipatu bezala, biak espezie anadromoak dira.

Kodakek jaio eta bi urtera lortzen dute heldutasuna. Ordura arte, ibaietan biziko dira baina momentu hau iristean, itsasorantz abiatuko dira. Une honen aurretik itsasorantz abiatutako jubenilek arazoak izan ditzakete gazitasunarekin. Hala ere, ondo garatutakoak uztaila eta abuztua bitartean estuarioetan ikusi ahal izango ditugu, itsasoan bizi ahal izateko moldapen fisiologikoak lortzen dituzten bitartean. Bataz beste, kolaken jubenilek 6 hilabete inguru pasatzen dituzte estuarioetan[5].

Espezieen arteko elkarrekintzakAldatu

Akularekin (Alosa fallax) hibridatzen dela ikusi da[4]. Akula eta kodaka bereizteko ezaugarri nagusia lehen arku brankialean aurki dezakegu, espezie honek 80-130 brankiarantza baititu bertan. Sabelaldean, ezkatez osaturiko gila bat du. Hegatsetako erradioak bigunak dira, eta 18-21 bizkar hegats ditu, 19-25 uzki hegats, 15-16 bular hegats (bizkar hegatsen jarraipen modura) eta pelbikoak 9. Albo-lerroan zehar aldiz, 60-70 ezkata izaten ditu.

KontserbazioaAldatu

Kodaka populazioei buruzko informazio gutxi dago baina gainbehera daudela argi ikusi izan da[6]. Bere mehatxu nagusia ibaietako presak dira, errutegune optimoetara iristea ekiditen dietenak. Horrez gain, ibaietako kutsadurak ere oso eragin negatiboa izan du espezie honengan. Azkenik, arrantzak kodakarengain duen eragina ez dela oso garrantzitsua ematen du [6].

ErreferentziakAldatu

  1. Freyhof, J. & Kottelat, M. (2008) Alosa alosa, IUCNren Zerrenda Gorria.
  2. Lur entziklopedietatik hartua.
  3. Quinard, J.P., Douchement, C.I. (1991) The freshwater fishes of Europe H. Hoestiand Ed. Wiesbaden: Aula-Verlag.
  4. a b c Coscia, I, V. Rountree, J. J. King, W. K. Roche, S. Mariani (2010) «A highly permeable species boundary between two anadromous fishes» Journal of Fish Biology (77): 1137-1149.
  5. Lochet, A. , Boutry, S., Rochard, E. (2009) «Estuarine phase during seaward migration for allis shad (Alosa alosa) and twaite shad (Alosa fallax) future spawners» Ecology of Freshwater Fish (18): 323-335.
  6. a b Doadrio, L., Elvira, B., Bernal, Y. (1991) Peces continentales españoles. Inventario y clasificación de zonas fluviales Colección técnica Madril: ICONA.

Kanpo estekakAldatu