Nafarroako lau eta erdiko txapelketa
Nafarroako lau eta erdiko txapelketa edo Lau eta Erdiko San Fermin Txapelketa Esku-huskako Pilota Enpresen Ligak antolatutako esku huskako pilota txapelketa da.
Historia
aldatu1999an, Nafarroako Kirol Institutuak hala eskatua, Nafarroako Pilota Federazioak antolatu zuen. Hark Esku-huskako Pilota Enpresen Ligari (Asegarce eta Aspe enpresek osatua) eskatu zion pilotariak ekartzea, liga horretako enpresek baitituzte esku huskako pilotari hoberenak.
2006an federazioak pilota enpresei irregulartasun batzuk egin izana leporatu zien, eta hurrengo urtean bakoitzak bere txapelketa antolatu zuen: enpresek Lau eta Erdiko San Fermin Txapelketa izena jarri zioten berenari; eta federazioak, berriz, Frontis enpresari txapelketa antolatzea eskatuta, Nafarroako Lau eta Erdiko Txapelketa ofiziala sortu zuen. Pilotaririk onenek eta ospetsuenek Asegarcen eta Aspen dihardutenez, txapelketa ofiziala oharkabean geratzen zen, hedabideetan eta gizartean oihartzun handirik izan gabe, eta 2010az geroztik ez da berriz jokatu.
Emaitzak, urtez urte
aldatuTxapeldunak eta finalistak
aldatuPilotaria | Txapelak | Finalak |
Olaizola II.a | 6 | 9 |
Altuna III.a | 4 | 6 |
Martinez de Irujo | 3 | 8 |
Bengoetxea VI.a | 3 | 4 |
Barriola | 2 | 5 |
Eugi | 1 | 3 |
Nagore | 1 | 2 |
Ezkurdia | 1 | 2 |
Esain | 1 | 1 |
Patxi Ruiz | 1 | 1 |
Goñi II.a | 1 | 1 |
Urrutikoetxea | 1 | 1 |
Laso | 0 | 2 |
Armendariz | 0 | 1 |
Artola | 0 | 1 |
Jaka | 0 | 1 |
Peña II.a | 0 | 1 |
Nafarroako Lau eta Erdiko Txapelketa ofiziala
aldatuFinalak
aldatuUrtea | Txapelduna | Txapeldunordea | Emaitza | Pilotalekua |
---|---|---|---|---|
2007 | Jorge Nagore | Armendaritz | 22-17 | Labrit |
2008 | Aritz Lasa | Jorge Nagore | 22-20 | Labrit |
2009 | Jorge Nagore | Ander Antxia | 22-15 | Labrit |
2010 | Ander Antxia | Jorge Nagore | 22-18 | Labrit |
Txapeldunak eta finalistak
aldatuPilotaria | Txapelak | Finalak |
Jorge Nagore | 2 | 4 |
Ander Antxia | 1 | 2 |
Aritz Lasa | 1 | 1 |
Armendaritz | 0 | 1 |