Ireki menu nagusia

Nikolas Soraluze Zubizarreta (1820ko abenduaren 5a, Zumarraga, Gipuzkoa - 1884ko urriaren 19a, Donostia, Gipuzkoa) euskal herritar historialari, politikari eta enpresaburu bat izan zen. Euskal Herriko historiari buruz ikertu eta idazten buru-belarri jardun zuen, bereziki Gipuzkoakoaz. Gaztelaniaz egin zituen idazlanak.

Nikolas Soraluze
Bizitza
Izen osoa Nicolás de Soraluce y Zubizarreta, Nicolás Soraluce y Zubizarreta
Jaiotza Zumarraga1820ko abenduaren 5a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Donostia1884ko urriaren 19a (63 urte)
Familia
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerak politikaria, historialaria eta enpresaburua
Lantokia(k) Donostia
Kidetza Historiaren Errege Akademia

Serapio Muxika historialariak Soraluzeri buruz honako hau esan zuen:

« Gipuzkoak inoiz ezingo dio Soraluzeren oroimenari hark irriki gartsuaz eta ahal zuen indarrez herrialde haren loria aregatotzeko lanak ordaindu.[1] »
Serapio Muxika

SenitartekoakAldatu

Hirugarren Karlistaldi garaian Donostiako alkate izan zen. Bere anaia Kandido Soraluze musikaria izan zen, bere semea berriz, Pedro Soraluze historialari eta kazetaria. Bestalde, Jose Maria Usandizaga musikari ospetsuaren aitona (bere alaba haren ama izan zen) ere izan zen.

IdazlanakAldatu

  • Biografía del ilustre conquistador de Filipinas, Miguel López de Legazpi, Tolosa, 1863.
  • Historia de la M. N. y M. L. Provincia de Guipúzcoa, precedida de la guía descriptiva y, plano de la misma, Madril, 1864.
  • Biografía del ilustre Don Javier María de Munibe e Ydiáquez, Conde de Peñaflorida, Irun, 1866.
  • Fueros de Guipúzcoa, Títulos adicionales y consideraciones. Reglamento, Sumario histórico, etc., Madril, 1866.
  • Historia general de Guipúzcoa, Madrid, 1869;
  • Más biografías y Catálogo de obras vasco-navarras. Gasteiz, 1871.
  • Real Compañía Guipuzcoana de Caracas, Madril, 1876.
  • Introducción. Capítulo I y otras descripciones de la Memoria acerca del origen y curso de las pescas y pesquerías de ballenas y de bacalao así que sobre el descubrimiento de las bancos e Isla de Terranova, Gasteiz, 1878.
  • Los Iberos o sean Eúskaros y el Euskara, Iruñea, 1879.
  • Real Sociedad Bascongada de los Amigos del País. Sus antecedentes y otros sucesos con ella relacionados. Historia compendiada por ..., Donostia, 1880.
  • Defensa del apellido familiar de Juan Sebastián del Cano, Donostia, 1881.
  • Gloria y, gratitud al inmortal autor del "Primus me circundedisti": Juan Sebastián del Cano, su escudo de armas y facsímile de la firma del testamento. Gasteiz, 1882.
  • Las Excmas. Juntas y Diputaciones de Guipúzcoa y Juan Sebastián del Cano, inmortal protorodeador del mundo ante la historia, Gasteiz, 1883.

KaleakAldatu

Donostian zein Zumarragan Nikolas Soraluzeri eskainitako kaleak daude gaur egun.

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu