Soraluze kalea (Donostia)

Soraluze kalea gaur egungo Donostiako Parte Zaharreko kalea da, nahiz eta, berez, Ekialdeko Zabalgunearen kalea izan (Parte Zaharreko biztanleentzat "Ensantxea"). San Juan kalearen eta Zuloaga plazaren elkargunetik Salamanka pasealekuraino doa. Kale hau fisikoki Abuztuaren 31 kalearen jarraipena da, baina, bere balore historikoa hain handia ez izatearen ondorioz, Udalak beste izen bat ematea erabaki zuen.

Soraluze kalea

Donostia, Parte Zaharra
Ezkerrean Unión Artesana elkartearen lokala zena, gaur egun kafetegi bat.
Herrialdea
Lurraldea
 Euskal Herria
 Gipuzkoa
Soraluze kalea is located in Euskal Herria
Soraluze kalea
Soraluze kalea
Soraluze kalea is located in Gipuzkoa
Soraluze kalea
Soraluze kalea
Soraluze kalea is located in Donostiako Parte Zaharra
Soraluze kalea
Soraluze kalea
Koordenatuak: 43°19′30.5″N 1°58′59.7″W / 43.325139°N 1.983250°W / 43.325139; -1.983250

Nikolas Soraluze aldatu

Nikolas Soraluze historialariak (Zumarraga, 1820 - Donostia, 1884) Donostiarekin lotura handia izan zuen eta Udalan alkateordea izan zen. Bigarren Gerra Karlistan bi aldetako presoak trukatzeko prozesuan oso paper aktiboa izan zuen. Jose Matia Calvoren ondarea gestionatzeko ere lan garrantzitsua egin zuen, bestetik. 1902ko otsailaren 13an, 1885ko apirilaren 13an Euskal Lore Jokoetan hartutako eskaerari jarraituz, Udalak oraindik eraikitzen ari zen kaleari bere izena eman zion. [1]

Elkarteak aldatu

Kale honetan Gipuzkoako Errioxa etxea elkartea dago. Urtetan ere kale honetan Unión Artesana elkarte ezaguna egon zen, gaur egun, aldiz, Euskal Herria kalean dago.

Erreferentziak aldatu


Kanpo estekak aldatu